http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Negua' heldu da Guggenheimera

'Negua' heldu da Guggenheimera

Amie Siegelen lana Europan lehen aldiz erakusten den lehen aldia da

ELCORREO.COM

Guggenheim Museoak Europan Amie Siegelen Negua (Winter, 2013) lana eskainiko du 2018ko martxoaren 11 arte. Europan lehen aldiz erakusten den lehen aldia da eta artistak dionaren arabera, «Negua denbora anitzeko filma da; etorkizun ezezagun bat erakusten duen iragan hurbil batean grabatua, eta erakusten den orainaldian azaldu eta aldatu egiten dena. Ezegonkortasunaren eta ziurgabetasunaren denbora- eta kultura-baldintza desberdinak irudikatzen ditu, eta beroketa globala eta istripu nuklearrak bezalako gaiak jorratzen ditu, zinemaren eta irudi fotografikoaren izaera finkoa hankaz gora jartzeko».

Amie Siegelek (Chicago, 1974) obra ireki gisa sortu zuen Negua, erakusten den bakoitzean aldatu egiten dena. Jatorrian 2013an filmatu zuen Zeelanda Berrian, eta grabaturiko soinudun proiekzioak eta zuzeneko emanaldiak txandakatzen ditu. Adituen arabera, txandakatze horrek erakusketa aretoa ekoizpen eta sortze-espazio aktibo gisa esperimentatzeko aukera ematen dio bisitariari. Auckland-eko Trienalak (Zeelanda Berria) eskatuta osatu zuen Negua Siegelek eta lehen aldiz erakutsiko da Europan, Guggenheimeko Film & Video aretoan.

Amie Siegelek tokiko artistekin egiten du lan Negua obraren aurkezpen bakoitzean, musikari, aktore edo efektu-sortzaileekin. Hala, obrak bere aldi baterako kokapenarekin duen harremana aztertzen du eta ekoizpen-espazio ibildaun batean birkokatzen du proiekzioa. Modu horretan, filmaren erreprodukzio bakoitza berrinterpretatu egiten da zuzenean produzitzen den soinu-banda baten bitartez: etengabeko aldaketan murgilduta, off ahotsek, soinu-efektuek eta musikak obraren emanaldi bakoitzak irauten duen hogeita hamar minutuetan entzun daitekeen partitura bizi bat itxuratzen dute.

Bikoizketa bat baino gehiago, etengabeko banatze bat da lan honetan ematen dena, soinu-gidoi desberdinen araberako irudi filmiko baten arintasuna agerian utziz. Horrela, fluktuatu egiten dute proiekzio bakoitzean atmosferak eta intentsitate emozionalak.

Obra ikusgai egongo den lau hilabeteetan zehar, 10 aldiz emango da zuzenean lanaren soinu-banda: Atzo izan zen lehen aldia, erakusketaren inaugurazioarekin bat etorrita, eta ostiraletan gero, gaur, abenduaren 1, 8 eta 15ean, otsailaren 2, 9 eta 16an eta martxoaren 2 eta 9an.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos