Borrar

Natxo de Felipek Felix Sarda i Salvanyren ‘El liberalismo es pecado’ liburua oparitu dio Euskaltzaindiari

Edizio «monumentala» omen da 1891. urtekoa, eta zortzi hizkuntzatara itzulita dago, horietako bat euskara delarik

izaskun moyano

Viernes, 20 de octubre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Natxo de Felipe musikariak Felix Sarda i Salvany apaizaren 'El liberalismo es pecado' izenburuko liburua oparitu dio eskuzabalki Euskaltzaindiari. Alea 1891ekoa da eta Bermeoko frantziskotarren komentuan egondakoa da, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Akademiaren arabera, Euskal Herrian liburuaren dozena erditik gora ale daude gaur egun: Arantzazuko santutegian, Lazkaoko monasterioan, Loiolako santutegian, Gasteizko seminarioan, Nafarroako Liburutegian, Nafarroako Unibertsitatean eta Antso Jakituna Fundazioan. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan ere egongo da, ikertzaile guztien eskura.

'El liberalismo es pecado' edizio «monumentala» da, zortzi hizkuntzatan aldi berean, tamaina handian eta irudi ugariz hornituta. Hizkuntza horietako bat euskara da, eta besteak, jatorrizko gaztelania, katalana, portugesa, latina, italiera, frantsesa eta alemana.

Pruden Gartzia Azkue Biblioteka eta Artxiboaren arduradunak argitu duenez, gai hauetan aditua den Aita Villasanteren arabera, bi aldiz, gutxienez, itzuli edota egokitu da testua euskarara; batean testua osorik ('Liberalen dotriña pecatu da: galda bician dauden aucibideac', 1887), eta, bestean, testua laburtuz eta egokituz, Jose Ignazio Arana jesuitak ('Bai, pecatu da liberalqueriya', 1888).

Felix Sarda i Salvany apaiz katalana (1841-1916) oso ospetsua izan zen bere garaian propagandista eta polemista bezala. Lan ugari idatzi zituen, beti fede katolikoaren bertsio tradizionalista baten alde. Egundoko arrakasta izan zuen, baina baita kritikak ere eliza barruan bertan, orduan ere guztiak ez baitziren lerro hertsiaren aldekoak. Bere lanik ezagunena da 'El liberalismo es pecado' (1884), edizio ugari izan zituena gaztelaniaz eta hainbat hizkuntzatara itzuli zena, tartean euskarara ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios