Borrar
Marta Gómez.
musikari bizi berri

musikari bizi berri

Hamabi disko grabatu ondoren eta sarien amaigabeko zerrenda eskuratu eta gero, Marta Gómez jende askorentzat oraindik ezezaguna da

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 28 de mayo 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaztelaniaz kantatzen duten kantautoreen artean, egun nekez aurki daiteke Marta Gómez kolonbiarrak duen mailakorik. «Milurteko berriko Violeta Parra» eta antzeko deiturak erabili dira haren musika definitzeko. 'Ritualitos', 'La Raíz' edota 'Basilio' izeneko kantuetan Martaren ahotsa entzuteak bizitzarekin adiskidetzen zaitu.

Marta Gómez, Girardot herrian jaio zen, Kolonbiaren erdi-erdian. Calin hazi zen eta bertoko Benarcázar Lizeoko abesbatzan hasi zen abesten. Geroago Bogotan eta New York hirian bizi izan zen eta 2009. urtetik hona Bartzelonan jarri da bizitzen.

Harrigarria da gero, hamabi disko grabatu ondoren eta sarien amaigabeko zerrenda eskuratu eta gero -Grammy latinoa barne- jende askorentzat oraindik ezezaguna izatea.

Bere azken lanak 'La Alegría y el Canto' du izena. Bertan hamazazpi kantu hamazazpi artistekin partekatzen ditu. «Gustuko dut, disko hau, antolatu dudan jai baten antzera sentitzea, mundu osoko artistak gonbidatu ditut nirekin gozatzera».

Formatu ezberdinetan eskura daiteke lan hau. Ordaindu nahi duzunaren arabera, postaz bidaliko dizute CDa, edo MP3a deskargatu dezakezu link baten bidez. Horren garestia suertatu den produkzioa finantzatzeko, azken bolada honetan horrenbestetan erabiltzen den 'crowdfunding' plataforma bat ere aukeratu dute. Baina kasu honetan produkzioaren parte izateko erak erabat ugaritu dituzte: «Jendearen partaidetzarekin ez dugu gastu guztiak ordaintzerik. Hamar euroren truke formatu digitalean eskura daiteke diskoa eta hogei euroren truke disko fisikoa bidaltzen dugu, baina egitasmo honetan beste erokeria batzuk asmatu ditugu. Nahi izanez gero, adibidez, nirekin kafe bat hartzeko aukera dago, baita ere, eta batzuek bostehun euro ordaindu dute nirekin afaltzeko. Neuk prestatzen dut afaria, eta, jakina, kontzertu txiki bat eskaintzen diet trukean. Badaude izena eman duten lau zoro eta oso esperientzia ederra izan da. Benetan, niretzat ez da inolako sakrifizioa izan. Sukaldaritza ere maite dut».

Interneten eraginez diskogintzak sufritu duen krisiaren ondorioz, artisten artean ugaldu egin dira ekimen alternatiboak. Ohiko bihurtu da -berriki Alice Francisen kontzertuan gertatu zen legez- emanaldi ostean musikariekin elkartzeko gonbidapenak egitea. Topaketa hauek diskoak saltzeko biderik nagusiena bilakatu dira mainstreamean ez dauden artista askorentzat.

Gurean ere sormena eta eraberritzea oinarri duten ekimen berriak sortzen ari dira. Besteak beste aipagarria da gero 'Baserriko Uzta' izenekoa, EKKO laborarien kolektiboaren ekimena. Urtaro bakoitzeko Euskal Herriko baserri bat zabaltzen ari dira, kontzertu plaza bihurtzeko. Momentuz Anari, Beltxaren Bikotea, eta Rafa Rueda aritu dira Antzuolan, Etxarri Larraunen eta Urduñan hurrenez urren, eta uztailaren hogeita zortzian Mikel Urdangarinen kontzertua iragarrita dago Arbonan. Euren eskaintzan hau ere badago, «nekazarien eguneroko jarduna bertatik bertara ezagutu eta mahaiaren bueltan bazkaria egiteko gonbitea luzatzea». Esperientzia hau bizi izan dutenen arabera, nekez inberti litezke hobeto, ordaindutako hogei euroak -hamabi, gaztetxoentzat-. Gaitz handiarentzat, erremedio handiak, lagun, besterik ez dago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios