http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Musikarako talentua daukatenek erakusteko aukera izango dute Basauriko Festibas-en

Festibas jaialdia maiatzan ospatuko da./E. C.
Festibas jaialdia maiatzan ospatuko da. / E. C.

Martxoaren 31a bitartean musikariek banden lehia honetan izena emateko abagunea izango dute

IZASKUN MOYANO

Ehunka herritarren atzamarrekin ere ezin izango litzateke talentua erakusteko gai izan ez diren musikariak kontatu. Hauek musika ofizio bezala izatea baino, denbora pasa gisa gozatzeko izatearekin konformatzen dira. Baina entzuleen aurrean instrumentuak jo zein abestearekin amets egiten dute. Zorionez, hauek guztiek badute aukera bat edo beste beraien talentua erakusteko. Hurrengoa? Basaurin maiatzaren 19an ospatuko den Festibas jaialdian.

Parte hartu nahi duen orok datorren martxoaren 31a arte dauka izena emateko epea zabalik. Ondoren, jaialdiko antolatzaileek guztien artean gehienez bost talde onenak aukeratuko dituzte maiatzeko hirugarren zapatu horretan udalerriko San Isidro plazan zuzenean aritu daitezen. Hala eta guztiz ere, banden lehia horretan aritzeko, musikariek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte.

Ezinbestekoa da talde bakoitzeko kide bat gutxienez Basaurin bertan bizitzea, edota gutxienez, aurreko bi ikasturteetan zein aurten Basozelai Gizarte Etxeko lokaletan entseatzea. Dena den, bandako partaide guztiek 16 urtetik gora izan behar dituzte. Horrez gain, aipatu beharra dago musika estilo oro onartuta dagoela. Hots, antolatzaileak ska, punk, reggae, rock, pop zein beste mota askotako doinuak entzuteko prest daudela.

Izena emateko epea itxi eta hilabete pare batera, antolatzaileek guztien artean bost talde onenak aukeratu beharko dituzte. Hauek maiatzaren 19an zuzenean beraien talentua ikusle kopuru handi baten aurrean erakusteko aukera izango dute Basauriko San Isidro plazan. Dena den, parte hartzaileek jakin beharra dute banden kopuru osoa aldatu ahal izango dela, antolatzaileek beraiek finkatuko dituzten irizpideen arabera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos