http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Musika eta Umore Antzerkialdia hastear da Muskizen

Emma Ozoresek Muskizen antzeztuko du./EFE
Emma Ozoresek Muskizen antzeztuko du. / EFE

Azaroko larunbatetan ikuskizun bereziak eskainiko dira Meatzari aretoan

IZASKUN MOYANO

Hilabete honetan xede bakarra du Muskizeko udaletxeak: herritarrei irribarre bat ateratzea. Honetarako, aurten ere, Musika eta umore Antzerkialdia antolatu dute herri bizkaitarrean. Bihar, hilaren 11 eta 17an; hots, hilabete honetako lehendabiziko hiru larunbatetan, ikuskizun bereziak eskainiko dira Meatzari aretora hurbiltzen den pertsona ororentzat.

'Tanatorium', 'El último que apague la luz' eta 'The primitals', hurrenez hurren, ikuskizunez gozatzeko 12 eta 18 euro artean kostatzen duten sarrerak eskuratu behar dituzte.  Dena dela, 35 euroko harpidetza eskuragarri jarri da, aurtengo hiru antzezpen zein ikuskizunetara. Horiez gain, gaur bertan Meatzari Aretoan izango den Coral Siglo XXI izeneko Argentinako abesbatza entzuteko abagunea ere izango dute harpidedun hauek.

Gaur 19.30ean, Félix Albók zuzendari eta aktoreak 'Tanatorium' lana eskainiko du, bizitzari, heriotzari eta isiltasunari buruzko aktore bakarreko ikuskizuna. Azaroaren 11n berriz, Emma Ozores eta Vicente Renovell aktoreen txanda izango da, zeintzuek bizitzaren hainbat egoera hezurmamituko dituzten. Aipatzekoa da, 2010. urteko komedia onenaren saria erdietsi zuen Antonio Ozoresek zuzendu eta idatzitako lan honek.

Gainera, hilaren 18an musika eta ikuskizunaren tenorea izango da. 'The Primitals' delako lanak Meatzari Aretoko eszenatokia beteko du. Soinu banda bikain batek lagundutako umore eta dibertsio ikuskizuna.

Interesa duten guzti horiek dagoeneko sarrerak eskura ditzakete Muskizko Meatzari Aretoko leihatilan eta udalerriko Kultur Etxean.

Fotos

Vídeos