http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Musika tresnak dohaintzan emanez, musikaren praktika hedatzen laguntzen dugu»

«Musika tresnak dohaintzan emanez, musikaren praktika hedatzen laguntzen dugu»

Musika Eskolak eta Mugarik gabeko Musikariak elkarteak instrumentuen bankua sortu dute, eta abenduaren 1era arte eman ahalko dira tresnak Siriako eskoletara bidaltzeko

SERGIO EGUÍA

Estíbaliz Cantok, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi, bere biolina eman du dohaintzan Luis Aranburu Musika Eskolak eta Mugarik gabeko Musikariak GKEak antolatu duten instrumentuen bankurako.

Cantok azaldu duenez, eman duen pieza «oso berezia» da, «hiru urtez gure musika eskolan erabili nuen tresna baita». Esan duenez, «horrexegatik animatu naiz ematera, Mugarik gabeko Musikariek aldezten duten proiektuak, zeinarekin hitzarmena sinatu baitugu, ongi merezia duelako, eta horri esker musika munduko txoko guztietara iritsi ahalko delako, eta garatze bidean dauden herrialdeetako baliabide eskaseko umeak integratzeko tresna bihurtuko».

«Jakin dugunez —erantsi du—, inguruko beste hiri batzuek ere instrumentuen bankua sortzeko asmoa dute, Gasteizen sustatu dugun ekimen positiboari esker».

Duela urtebete, Udal Musika Eskolak hitzarmena sinatu zuen Mugarik gabeko Musikariak elkartearekin, eta eskola garapen-bidean dauden herrialdeetan proiektu humanitarioak egiten dituen lehen musika-eskola bihurtzea aurreikusten zen horretan.

Abenduaren 1era arte eman ahalko dira tresnak. Lehen edizio honetan biltzen den materiala musika ikasteko erabiliko da, Siriako musika eskoletan emandako irakaskuntzaren bidez. Baliabide gutxi duten pertsonak arteetan heztea da helburua, hartara gerraren izugarrikeriak ahaztu ditzaten.

Orkestra sinfonikoa osatzen duten tresnak edo horien osagaiak (arkuak, kokotsari eustekoak, hariak, etab.) eman ahalko dira dohaintzan. Beste tresna batzuk ere eman daitezke: teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak.

ARGIBIDE GEHIAGO

Aurkezteko lekuak:

Luis Aranburu Udal Musika Eskola. Hedegile kalea, 108-behea

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Konstituzio plaza, 9

Udalaren Folklore Akademia. San Antonio kalea, 14 (Musika Etxea)

Zer egin behar da instrumentua emateko?

Ikastegira joan aurretik, instrumentuari buruz ahalik eta informazio gehiena bildu behar da: datu tekniko eta historikoak, konponketak, etab.

– Ikastegian, dohaintza egiteko eta instrumentuaren historia azaltzeko formularioa bete beharko da.

– Posta elektronikoz ere bidali ahalko da formularioa (emmla.direccion@vitoria-gasteiz.org), edo posta arruntez (Luis Aranburu udal musika eskola, Hedegile kalea 108-behea, 01001 Gasteiz).

– Beste aukera bat 945161688 telefono zenbakira deitzea da (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 21:15era), hitzordua adosteko.

Instrumentua eskolara bertara (Hedegile kalea, 108-behea) eramaterik ez bada, oso handia delako, nola eman hitzartu ahalko da, emmla.direccion@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz edo 945161688 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 21:15era).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos