http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

13 musika emanaldi Laudioko Jaietan

Abuztuaren 17an izango da Mariachi Imperial taldearen eta “Elegancia Mexicana” ikuskizunaren txanda

I.AGOTE

Laudioko sanrokeetan bi gune egongo dira uztartzeko musika eta dantza jaietan; Herriko plazan eta Zumalakarregi etorbidean, hain zuzen. Emanaldiak txupinazoaren egunean bertan hasiko dira Herriko plazan 21:30ean Xabi Aburruzaga trikitilariaren eskutik. Hurrengo egunean, ordu eta leku berean oholtza hartuko dute Gontzal Mendibil, Urko eta Txomin Artola bakarlariek. Abuztuaren 17an izango da Mariachi Imperial taldearen eta “Elegancia Mexicana” ikuskizunaren txanda.

Etenaldiaren ostean, Els Pescadors de l´Escala talde beteranoak habaneren kontzertua eskainiko du abuztuaren 23an 21:30ean. Hurrengo gauean Puro Relajok joko ditu abesti hegoamerikarrak eta euskaldunak 21:00etan eta 25ean helduko da castellersen eta San Roke Musika Elkartearen unea 22:00etatik aurrera. Odoloste Egunean, hau da, abuztuaren 26an, Trío Medianochek abesti hegoamerikarren emanaldia egingo du. Herriko plazako itxiera Kukai dantza taldeak egingpo du 21:30ean jaietako azken egunean.

Zumalakarregi etorbidean kontzertuak abiatuko dituzte abuztuaren 16an The Bon Scott Revival Show taldearekin, AC/DC-ko abestiak joko baitituzte 23:00etatik aurrera. Egun batzuk geroago, abuztuaren 24an, musika itzuliko da Susana Seivana gaiteira eta Ardentia musika galegako taldeari esker, 23:00etan ere. Ordu berean hurrengo egunean Reggae Gaua izango da La regadera eta Iseo & Dodosound taldeekin. Larunbatean, odoloste egunean, Hesian eta Zea Maysen unea helduko da 23:30ean eta igandean Honat erromeria taldeak agurtuko ditu jaiak.

Fotos

Vídeos