http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Museoen Nazioarteko Eguna, bihar, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan

Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa./
Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa.

Hori dela eta gaikako bisita bat eskainiko die bisitariei

PAUL PICADO

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar eta, hori dela eta, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak gaikako bisita bat eskainiko die hara joaten direnei: «Bidaiatzeko ibilbideak eta merkataritza-ibilbideak arte-lanetarako; lotura berriak...». Horren bidez, museoan dauden artelanen artean lotura berriak aurkitzen saiatuko dira.

Merkataritzaren bideak aurkikuntzak egiteko bideak ere baziren. Harremanak berriak egiten joan ziren. Hemendik, Flandriako hainbat artisau-produktu inportatzen ziren XV. mendean eta XVI.ean batik bat. Horrela, herriko jendearen gustu eta ohiturez gain, artisten lana ere baldintzatu zituzten. Produktu horietako asko, gainera, Ameriketara eramaten ziren. Bestalde, Flandriatik etorritako artista asko ere etorri ziren penintsulara.

Flandriak interes handia zuen Italiako artean, artista, bidaiari eta merkatarien bidez, izan ere, antzinako giroak birsortzen zituzten eta arkeologiaren inguruko aipamenak eta antzinako arteko bildumak modan zeuden. Batzuetan Italiako nobedadeak beste herrialde batzuetan ere ezagutzen ziren Flandiaren bidez.

Gaikako bisita bihar eta etzi izango dira, 12:00etan, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan, Sortzez Garbia Katedral Berrian, Cadena y Eleta Apezpikuaren kalean. Erreserbak egiteko 945 150 631 telefonora dei daiteke.

Museoaren bilduma osatzen duten lanak Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Elizbarrutiak eta Elizbarrutiko elizek emandakoak dira, eta kronologikoko antolatuta dauden bost ataletan erakusten dira, erabilitako material edo teknika nagusien arabera: harria, enborra, taula, mihisea eta zilarra.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos