http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mungiako duatloia ospatuko da gaur

Lehiakideek probaren aurreko edizio batean./Festak.com
Lehiakideek probaren aurreko edizio batean. / Festak.com

Lehiakideek bost kilometro egin beharko dituzte korrika lehen atalean; ondoren, 20 kilometro bizikletaz, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika. Proba sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da

Mungiako Duatloiaren edizio berria jokatuko da gaur. Hamargarrena, hain zuzen ere. IA Sport Event eta Euskadiko Ttriatloi Federazioak antolatuta, Mungiako Udalaren eta beste hainbat babesleren laguntzagaz, aurtengo proba sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango dela gogorarazi dute antolatzaileek.

Duatloia arratsaldeko 16:00ean hasiko da emakumezkoentzat eta 16:15ean gizonezkoentzat, eta probak bi orduko iraupena izango du. Duatloian parte hartzeko intentzioa dutenek, dena den, dortsalak jaso ahal izango dituzte Nubgiako Polikiroldegian 14:00etatik 15:30-etara. Dena den, proban parte hartuko duten pertsonek kontuan izan beharko dute NAN-a aurkeztu behar izango dutela dortsala jaso ahal izateko. Beraz, adi egon eta ez ezazue zuen dokumentazioa ahaztu. Boxak Sopelako Udaletxeko plazan kokatuko dira.

Baina, zertan datza gaurko proba? Lehiakideek bost kilometro egin beharko dituzte korrika lehen atalean; ondoren, 20 kilometro bizikletaz, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika.

Kategoria orokorreko lehenengo hiru sailkatuek garaikurra eta sariak lortuko dituzte (200, 100 eta 50 euroko bonuak). Hortaz aparte, bestelako kategorietako irabazleek garaikurra jasoko dute.

Interesdunek jakin behar dute boxak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, Udal Kiroldegiaren inguruan kokatuko direla.

Hortaz aparte, bi mozketa puntu izango dira proban zehar. Bietan bere, gizonezkoen hasiera hartuko da erreferentzia bezala: lehendabiziko mozketa oinezko lasterketaren lehenengo atalaren bukaeran kokatuko da (5km-ko oinezko lasterketa), eta duatletek 26 minutu izango dituzte proba hau gainditu ahal izateko. Bigarren mozketa bizikleta probaren hamaikagarren kilometroan izango da. Puntu hori gainditzeko, jarritako denbora-epea 60 minutukoa izango da. Mozketak egiteko, gizonezkoen probaren hasiera hartuko da erreferentzia bezala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos