http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mungiak BEC-eko Gustoko ferian parte hartuko du

Mungiako stand-a, aurreko edizio batean./
Mungiako stand-a, aurreko edizio batean.

Gastronomi-artisau eta kalitatezko feria hau martxoaren 2tik 4ra ospatuko da

ELCORREO.COM

Mungiako Udalak gastronomi eta artisau-produktu lokalen aldeko apustua egingo du aurten berriro ere eta BEC-en ospatuko den Gustoko ferian parte hartuko du martxoaren 2tik 4ra. Gustoko elikagai sektoreko eta kalitatea, ekoizpen iraunkorra, jatorria, elaborazioa eta dastatzea aintzat hartzen duen ekitaldia da hori, elikagaigintzan sortu diren beharrizanei erantzun bat emateko asmoz.

Mungiak hasieratik parte hartu izan du feria honetan, lehenengo ediziotik, hain zuzen ere, 2007ko abenduan. Izan ere, Guri-Zer txokoan sortu zen Slow Food mugimendua osatzen du.

Mungiako Udalak bertoko produktu lokal esanguratsuenen aldeko apustua egin du beste behin ere: txorizoa, odolostea, indabak, barazkiak, talo-irina eta ore amaz egindako ogia. Orain dela urte askotatik hona ekoiztutako kalitatezko artisau-produktuak dira.

Feria, ostiralean, martxoaren 2an, irekiko da. Bere ordutegia honakoa izango da: eguerdiko 14:00etatik gaueko 21:00etara ostiralean; zapatuan, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara; igandean, aldiz, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara.

Hauexek dira Mungiatik joango diren ekoizle lokalak:

- Kepa Freire, Mungiako sukaldaria, Makilaren Kofradiako zuzendari ohia eta 'Slow Food Bilbao-Bizkaia' mugimenduko fundatzaile-kidea.

- Luis Azillona, Mungialdea eskualdeko irin-ekoizle lokala eta egun Bizkaia osoan jardunean dabilen errotarietako bakarra.

- Morga Harategia, kalitatezko okela eskaintzen duen harategia. Txorizo, odoloste eta era guztietako ontzutuak egiten dituzte.

-Gure Ogia okindegia, laborezko ore amaz egindako produktuak eskaintzen dituen okindegia; legamia gutxi eta inolako gehigarririk erabili gabe, ogi benetan osasungarriak dira, era guztietako irinak erabilita, barietate handia eskaintzen dute.

-Berteiz ogitegia, zerealaren zaporea gailentzeko hartzidura-prozedura motela erabilita, kalitatezko produktuak eskaintzen dituzte. Harrian txigortutako irin ekologikoarekin lan egiten dute eta %100 naturala den ore amarekin ere bai. Horrez gain, ferian honako ekoizle lokalak ere egongo dira: Aitor Aurrekoetxea, taloa eta txerriki-produktugilea; Boga Garagardoak garagardo-ekoizleak; Eskuola ahate produktugileak; Gelati Gelati artisau-izozkigintza enpresa; Iturbaltzako Artisau Elikagaiak hestebete-ekoizleak; Kepa Freire – Keia izokin ketu-ekoizlea; La Gilda del Norte gilda-ekoizleak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos