http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mundu osoko jatetxetan ikasteko aukera izan dute Euskal Herriko sukaldaritza ikasleek

Sukaldari batzuk, jatetxe bateko sukalde batean./V. Gimenez
Sukaldari batzuk, jatetxe bateko sukalde batean. / V. Gimenez

Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 393 ikaslek praktikak egin dituzte 25 herrialdetan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍABilbao

Euskal Herriko sukaldaritzak ospe handia du mundu osoan. Janaria da zalantzarik gabe gure lurraldeko altxor nagusienetako bat (beste asko daude, noski) eta gure sukaldeko kultura kontutan hartuta, ez du batere harritzen gazte askok pasio hori garatzeko pausuak ematen ditzutela jakiteak.

Horretan dabil Basque Culinary Centerra. Uda honetan bere Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasle guztiek (393) beste herrialdetako kultura gastronomikoa ezagutzeko aukera izan dute 25 herrialdetako sektoreko jatetxe edo enpresetan egin dituzten praktiketan.

325 Espainiako erkidegoetako sukaldetan ikasi dute, eta gainerako 68ek atzerriko herrialdeetara bidaiatu dute; adibidez, Argentinara, Norvegiara, Japoniara, Finlandiara, Thailandiara, Txilera... Fakultate honetako graduko ikasle guztiek, lehen mailatik laugarrenera, praktikak egiten dituzte sektoreko jatetxe edo enpresaren batean, hori baita Basque Culinary Centerren hezkuntza-eredua.

Hezkuntza-eredu horrek prestakuntza-aldian ikasitakoa eta orduan jasotako gaitasunak benetako munduarekin alderatzeko bidea ematen du, eta esperientzia hori ikasleei lagungarria izango zaie gero gastronomia-sektorean egingo duten ibilbidean. Basque Culinary Center hauek osatzen dute: Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateak –Espainiako lehena– eta elikaduraren eta gastronomiaren esparruko Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro batek.

Euskal Herria, Katalunia, Estatu Batuak, Italia, Mexiko...

Ikasketek irauten duten bitartean, ikasleek benetako praktiken lau esperientzia izango dituzte. Lehen mailakoak, 102 ikasle guztira, kanpoko prestakuntza Espainia osoko jatetxeetan egiten ari dira, sukaldean eta jantokian oinarrizko funtzioak betez. Ikasleek, praktikak egiteko, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoa (42), Madril (16) eta Katalunia (15) aukeratu dituzte.

Bigarren mailako ikasleek Espainiako Michelin izar bateko eta biko jatetxeetan egin dituzte praktikak, sukaldean eta jantokian erantzukizuneko lanak betez. Kasu horretan, praktikak egiteko, Katalunia aukeratu dute gehienek (45), eta, gero, Madril (17) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (14). Hirugarren mailan, praktikak nazioartean egiteko aukera dago, ostalaritza-kateetan, mota guztietako jatetxeetan, kudeaketa-lanetan, jantokiko zuzendaritzan, jatetxeetako partidaburu-lanetan, eta abar. Maila horretako 91 ikasleetatik 59k praktikak atzerrian egitea aukeratu dute: Estatu Batuak, Italia, Mexiko, Dominikar Errepublika, Erresuma Batua eta Suedia, besteak beste. Gainerako 32ek Espainiako erkidegoetan egin dituzte. Azkenik, laugarren mailako ikasleek, Espainian ez ezik, Mexikon, Bolivian, Perun edo Andorran izan dute beren esperientzia, besteak beste.

Ikastaldiko lau mailetan, sukaldeko abangoardiarekin, elikagaien industriarekin eta berrikuntza, negozio eta ekintzailetzarekin lotutako irakasgaiak jasotzen dituzte, gastronomiako, sukaldeko eta sukaldaritzako unibertsitateko irakasleen eta profesionalen eskutik. 

Enplegagarritasun-datu ezin hobeak

Gainera, Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko hirugarren promozioko 92 ikasleak jada graduatu dira, hautatutako espezializazioan sakontzera bideratutako gradu amaierako proiektua egin ondoren.

Horretarako, prestakuntza-zentro teknologikoetan, jatetxeetan, elikagai-enpresetan osatu dute prestakuntza, edo enpresa-jarduerak abian jarriko dituzte. Izan ere, laugarren mailako ikasleek jada osatu dituzte beren graduko ikasketak, eta estatu osoko Gastronomiako unibertsitate-graduatuen hirugarren promozioa dira.

Itxura guztien arabera, haien etorkizuna oparoa izango da; izan ere, Basque Culinary Centerreko lehen bi promozioen enplegagarritasun-datuak ezin hobeak dira estatuko lehen Gastronomia Zientzien Fakultatearen jarduerari buruzko historian.

Ikastetxearen ikerketa-departamentuak egin duen azterlan batean, hori egiaztatzen duten bi zio erabakigarri nabarmendu dira. Alde batetik, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen eta bigarren promozioetan ikasketak burutu zituztenen ia denak ari dira lanean. Eta, bestetik, haietako % 24 ardura-postuetan ari da enpresan. Bi datu horien garrantzia areagotu egiten da kontuan hartzen badugu zein azkar lortu dituzten graduatu horiek lanpostuak eta, ondorioz, nolako etorkizun oparoa duten beren lan-ibilbidean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos