http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Mundaka festival: olatuak, musika eta gastronomia

Mando Diao, Ocean Color Scene eta Zea Mays taldeek joko dute asteburu honetan Santa Katalina penintsulan ospatuko den jaialdian

Jaialdia Santa Katalina penintsulan ospatzen da.
Jaialdia Santa Katalina penintsulan ospatzen da. / Maika Salguero
Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Mundaka Festival jaialdiko osagarriak olatuak, musika eta gastronomia dira. Asteburu honetan ospatuko den ekitaldiaren hirugarren edizioa Santa Katalina penintsulan izango da. Bere helburu nagusia antzeko bestelako ekitaldietatik bereiztea da, musika taldeen aukeraketatik hasita. Izan ere, Mando Diao eta Ocean Colour Scene bandez gain, «hain ezagunak ez diren proposamenak» ere badaude, Amets Rodriguezek, jaialdiaren zuzendariak, azaldu duen bezala.

Jaialdian Lee Fields eta Beth Hart taldeek joko dute olatuen soinua entzuten den bitartean. Gainera, bertoko bandenganako apostua mantenduko da Zea Mays eta Last Fair Deali esker. Aurtengo edizioak «nobedade garrantzitsu bat» dakar: igandean hiru zuzeneko eskainiko dira musutruk. Willis Drummond, Seiurte eta The Rad Trads estatubatuarrek doako kontzertuak eskainiko dituzte.

Egitarauari dagokionez, ostiralean, Mando Diao (00.30), Quique Gonzalez & Los Detectives (23.00), Julián Maeso (21.30), Zea Mays (02.30), Peter Harper (20.00) eta Dark Dj (03.30) ariko dira, eta larunbatean, Ocean Color Scene (02.15), Berth Hart (00.30), Allah-Lahs (21.30), Lee Fields & The Expressions (23.00), Last Fair Deal (20.00) eta Chelis (03.30). Igandean, berriz, Willis Drummond (21.15), The Rad Trads (19.30) eta Seiurte (18.00) taldeek joko dute.

Gastronomia

Baina Mundaka Festival jaialdia ez da entzungo bakarrik. Dastatu ere egingo da. Eskaintza gastronomikoa «zabala eta gozoa» izango da, «gastronomia rock n' roll berria baita», Igor Cubillo egitarau gastronomikoaren arduradunaren esanetan.

Igandean Atune Egune ospatuko da. Bertan, 200 kiloko atun gorri bat zatikatu eta hainbat erara prestatuko dute. Egun horretan bertan, Urdaibaiko fruituak eta euskal okela jateko aukera ere izango da. Bermut saioa ere izango da Talan, 14.30ean, eta Dj Blackak girotuko du, rhythm and blues, latin, boogaloo eta soul estiloetako binilozko single zaharrekin.

Eguneko sarrerak zein bonoak Mundaka Festival jaialdiaren web orrian eskuratu daitezke.

Temas

Mundaka

Fotos

Vídeos