http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mundaka Festival jaialdiko bi bonu irabazi nahi?

Saria lortzeko aukera emango duen argazki lehiaketa batean

ELCORREO.COM

Mundaka Festival jaialdiak eta Amaia Bidaiak bidaia agentziak jaialdiko bi bonu lortzeko aukera emango duen argazki lehiaketa jarri dute martxan. Edonork har dezake parte, Facebook edo Instagram sare sozialetako kontuetara #vivemundakafestival2017 traolarekin argazki bat igoz.

Jaialdiaren arduradunek iragarri dutenez, argazkia norberarena eta gaia Urdaibai izan beharko da. «Itsasadarra, Mundakako portua, Santa Katalina baseliza, Izaro irla edo inguruko hondartzak itzelezko lekuak imaginazioa lantzeko», adierazi dute.

Lehiaketan argazkiak aurkezteko epea igandean amaituko da, uztailaren 23an. Orduan argitaratuko dira irabazleen izenak Mundaka Festival jaialdiaren eta Amaia Bidaiak agentziaren sare sozialetan.

Fotos

Vídeos