http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mundaka da aurten EiTBk kanpaiak emateko aukeratu duen eszenatokia

Mikel Pagadi, Sara Gandara eta Zuhaitz Gurrutxaga, Mundakan./EiTB
Mikel Pagadi, Sara Gandara eta Zuhaitz Gurrutxaga, Mundakan. / EiTB

Iaz bezala Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta Sara Gandara izango dira abenduaren 31ko saio berezia gidatuko dutenak

IZASKUN MOYANO

'Ocho apellidos vascos' pelikularen harira, Zumaiako San Telmo eliza oso ezagun egin zen. Harrezkeroztik, hainbat eta hainbat bisita jaso ditu txoko gipuzkoarrak. Arrakasta horren harira, iaz EiTBko kanpaiak bertatik zuzenean ematea erabaki zuten. Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta Sara Gandarak aurkeztuta euskaldun askok bertatik eman zioten ongi etorria 2017. urte honi.

Oraingo honetan ordea, aurkezleak mantendu egingo dira, baina eszenatokia guztiz aldatu egingo dute. Aurten, Mundakako Santa Katalina baseliza da 12 mahatsak jateko euskal telebistak erabaki duen tokia. Urdaibai Biosferan kokatzen den paraje ederrak ere turista asko izan ditu azken urteotan. Izan ere, bertan nazioartean garrantzi handia eskuratu duen Mundaka Festival jaialdia ospatzen da, eta egun Antena 3k ekoiztutako 'Presunto Culpable' telesaila bertan kokatzen da.

'Herri Txiki Infernu Handi' saioko aurkezleak eta kiroletako kazetaria ez dira bertan bakarrik izango. Beraien batera Gatibu taldeko abeslaria den Alex Sardui eta Izaro Andresen ahots goxoa izango dituzte lagun. Hauek, Gernikako Ross dantza eskolarekin batera udako euskal abestia izan den 'Aske maitte, aske bizi' interpretatuko dute zuzenean Eitbko bi kateentan. Hots, EiTB 1 eta EiTB 2an jarraitu ahal izango dira kanpaiak une berean.

Aurretik 'Herri Txiki, Urte Berri Dong!' saio berezia eskainiko da euskarazko katean, kanpaien atariko gisa. Bertan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Urdaibaiko itsasadarraren inguruetan izango dira, herritarrekin solasean, eta, bide batez, kanpaiak eman aurreko prestaketa guztiak egiten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos