http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Multimedia aroan balioa sortzen' topaketa, asteartean, Bilbon

Eikenek antolatutako ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterren arteko foroa ospatuko da Azkuna Zentroan

ELCORREO.COM

Ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterren arteko lehenengo foroa antolatuko du Eiken, Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak, azaroaren 21ean, asteartean, Bilboko Azkuna Zentroan. 'Multimedia aroan balioa sortzen: berrikuntza eta sektoreen arteko esparru kolaboratiboa arrakastaren gako bezala' izenburupean, topaketak «elkargune aproposa izango da lankidetza bultzatzeko, eta, horrekin batera, integrazio sektoriala, aliantza estrategikoak edota elkarteak sortzeko kultura eta sormen industrien eremuan», arduradunek azaldu dutenaren arabera.

Foroaren antolakuntzak jakinarazi duenez, bilera bi zatitan egituratuko da: goizean publikoari zabalik egongo da eta, arratsaldean, Eikeneko bazkideentzat eta bertan dauden klusterrentzat izango da soilik.

Gonbidatutako erakundeen artean daude Alemaniako Enterprise Europe Network, Madrilgo El Cañonazo Transmedia eta Madrid Network, Andaluziako CLAND), Galiziako CLAG eta Nafarroako CLAVNA klusterrak.

«Berrikuntzarako modu berrien bilaketan, argi geratzen da sare egiturak oinarri hartuta garapen ekonomiko gero eta zabalagoa lortzen dela. Klusterrek merkaturatzeko sarrera oztopoak ezabatzen dituzte nazioartekotze ekintzei esker, eta era errazago batean hornitzen dituzte aktiboak, baliabideak eta ezagutzak; industriako balio-katea hobetzen dute eta negozioa bultzatzeko eta hazkundea sortzen duten merkatuaren beharrak ezagutzen laguntzen dute», esan dute antolatzaileek. Hurbildu zaitez eta aprobetxa ezazu aukera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos