http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mugikortasun Aste Europarreko Bilboko Ibiltaria sariko bozketa, irailean

Hiritar guztiek hautatuko dute, komunikabideetan egindako bozketen bidez, sariaren irabazlea nor den

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Aste Europarreko Bilboko Ibiltaria sarirako deialdia laugarren urtez egingo du, irailean.

Hiritar guztiek hautatuko dute, komunikabideetan egindako bozketen bidez, sariaren irabazlea nor den, eta saria irailaren 22an emango da, Mugikortasun Aste Europarraren bukaeran, 'Bilbao, nire kotxe barik!'ekimenaren barne.

Arduradunek jakinarazi dutenez, Mugikortasun Aste Europarreko Bilboko Ibiltaria hautatzeko boza emateko epea irailaren 4tik 12ra bitartean izango da. Aurten Bilboko Ibiltari sariak hiria «atseginago, bizigarriago eta iraunkorrago» bihurtzen laguntzen duten pertsonen zeregina aintzatetsiko du. «Gainera, pertsona hauek paseatzearen alde egiten dute, osasuna sustatuz eta hiriko ezagutza bultzatuz», gaineratu dute.

Iaz, Iralan ospatu ziren Mugikortasunaren Aste Europarraren (MAE) barruko ekitaldi nagusiak eta Europa mailan egindako inkesta batek agerian utzi zuen hirien erdialdean autoen zirkulazioa mugatzeko hartzen diren neurriek herritarren babes handia dutela, besteak beste oinezkoentzako guneak, inguruko bizilagunentzat bakarrik diren aparkalekuak, kaleetan ibilgailuen abiadura murrizteko arauak, garraio kolektibo eta okupazio handiko ibilgailuentzako bideak egitea, autoa beste batzuekin batera erabiltzea eta hiriko gune jakin batzuetarako sarbidea bertako bizilagunentzat bakarrik izatea, besteak beste.

Gauzak horrela, interesgarria da horren aldeko neurriak hartzea eta herritarrak behar bezala kontzientziatzea.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos