http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Muga naturalak edo berezko beste muga batzuk dituzten nekazariek 1.450.000 euro izango dituzte

Diru honen helburua nekazariei kalte-ordain gisako laguntzak ematea da

I.AGOTE

Gaurko Gobernu Kontseiluak muga naturalak eta Arabako Lurralde Historikoaren berezko beste muga batzuk dituzten zonetako nekazaritzentzako laguntzako onartu ditu. Laguntza honek 1.450.000 euro izango ditu eta aldi berean FEADER fondoen bidez finantzatuta dago.

Diru honen helburua nekazariei kalte-ordain gisako laguntzak ematea da, nekazaritza ekoizpenak mendialdeetan edo mendialdeez bestaldeko gune behartsuetan dakartzan zailtasunen ondorioz sortzendiren kostu gehigarriengatik eta sarrera galerengatik. Neurri hauen bidez, mendiko zonaldeetan eta muga natural esanguratsuak dituzten zonaldeetan dauden nekazaritza ustiapenetako nekazariei konpentsatu egiten zaie eta biodibertsitatea, balio natural handiko nekazaritza sistemak eta paisaien egoera berreskuratzen, zaintzen eta hobetzen lagunduko da, eta nekazaritzarako lurzorua eta harilotutako ekosistemak eta paisaiak babestu eta hobetuko dira.

Kasu honetan mendialdea deitzen dira Amurrio, Artziniega, Ayala/Aiara, Aramaio, Aspárrena, Barrundia, Bernedo, Campezo/Kanpezu, Zigoitia, Kripán, Kuartango, Iruña de Oca/Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagrán, Llodio, Arraia-Maestu, Okondo, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Salinas de Añana, San Millán/Donemiliaga, Urkabustaiz, Valdegovía, Valle de Arana/Harana, Legutiano, Zalduondo eta Zuia. Diruz lagundu daitekeen gehienezko eremua, ustiategiko, 30 hektarea da. Lehenbiziko 15 hektareetan saria osorik jasoko da, eta eremuaren gainerako hektareetan saria gutxitu egingo da arian-arian: 15-25 hektarea artekoek % 60 jasoko dute, eta 25-30 hektarea artekoek % 20.

Muga naturalak dituztenak aldiz, Alegría-Dulantzi,Arrazua-Ubarrundia, Elburgo/Burguelu, Salvatierra/Agurain eta Vitoria-Gasteiz ere gune behartsuak izango dira, Armiñón, Berantevilla, Erriberagoitia,Erribera Beitia, Lantarón y Zambranari erantsiz.

Diruz lagundu daitekeen gehienezko eremua, ustiategiko, 50 hektarea da, eta ezarritako sariari ustiategi bakoitzerako kalkulatutako haztapen koefizientea aplikatuko zaio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos