http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Motxila Ibiltaria' ekimena, Barakaldoko liburutegietan

Umeen eta senideen irakurzaletasuna sustatzea da helburua

ELCORREO.COM

'Motxila Ibiltaria' egitasmoa jarri du martxan Barakaldoko Udalak, haurren eta haien senideen irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz. Jarduera udalerriko sei liburutegitan izango da sei hilabetez, eta ondoren, gainerako liburutegietan egingo da. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko egitasmoaren aurrekontua 1.300 euro da.

Guztira 18 motxila prestatu dira, eta Arteagabeitia, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Lutxana eta Retuertoko liburutegietan egongo dira. Gai baten inguruko zenbait liburu eta koaderno bat dituen motxila bat mailegatuko da 21 egunez. Epe horretan, umeek beren iritziak idatzi beharko dituzte, izenik gabe edo izena jarrita, eta ondoren, motxila jasotzen duen hurrengo irakurleak jasoko ditu.

Honako gai hauen artean aukera daiteke: piratak, dinosauroak, euskal mitologia, garraiobideak, lanbideak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, emozioak, trebetasunak, genero berdintasuna, kultur aniztasuna, animaliak eta ipuin klasikoak. Gauzak horrela, Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen hitzetan: «oso ekimen dibertigarria eta desberdina izateaz gain, elkarrekintza ere bultzatuko da, gurasoek txikiei ipuinak kontatzeko eta istorioak partekatzeko aukera handiagoa izango baitute».

Motxila bakoitzean 8 urtera arteko umeentzako hiru liburu sartu dira. «Motxila barruan aurkituko duten koadernoan beren iritziak idatzi beharko dituzte, eta gainera, beste familia batzuek motxilako edukiaren inguruan idatzitako balorazioak ere ezagutu ahal izango dituzte».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos