http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project, Rockein lehiaketa irabazteko hautagaiak

Moonshakers taldea./
Moonshakers taldea.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko ere balioko du

ELCORREO.COM

Rockein lehiaketa amaitzear dago. Aurtengo edizioan, seigarrenean, 135 proposamen jaso dira eta epaimahaiak Moonshakers (Bilbo), Purple Vellocet (Bilbo) eta The Owl Project (Markina-Xemein) taldeak aukeratu ditu sari nagusia irabazteko hautagai. Finala maiatzaren 12an izango da eta Basauriko Social Antzokian ospatuko da.

Finalistekin batera, Agian, Haxotz eta Todos los Fuegos ariko dira, tokiko talderik onenaren saria irabazteko asmoz (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez). Finalisten sei kontzertuak bukatzean, epaimahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu, Rockein lehiaketako antolakuntzak iragarri duenez.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko ere balioko du. Azken sariari dagokionez, apirilaren 25a arte dago aukera bozkatzeko, Rockein lehiaketaren Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basauri jaialdirako bonu bikoitza zozkatuko da. Jaialdia apirilaren 27an eta 28an eta maiatzaren 4an eta 5ean izango da, Sidonie, La Casa Azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

Basauriko Udalak bultzatutako lehiaketa da Rockein, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalen laguntzarekin. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da. 2018an, hirugarren urtez jarraian parte hartze marka gainditzea lortu du, 135 artistek izena eman ostean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos