http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Montehermoson bideojokoei buruz antolatu diren jardunaldietako lantegietan izena emateko epea zabaldu da

Azaroaren 17tik 25era arte egingo dira, “Narrazioa eta artea bideojokoetan” izenburupean

I.AGOTE

Montehermoso kulturuneko jardueren barruan, “Narrazioa eta artea bideojokoetan” jardunaldiak egingo dira azaroaren 17tik 25era arte, eta dagoeneko zabaldu da epea lantegietan izena emateko.

Bideojokoen mundura hurbiltzea da jardunaldien helburua, lau espezialistaren eskutik. Besteak beste, bi lantegi egingo dira, eta gure inguruan urtero egin ohi diren bost autoedizio azoken arteko topaketa, horiek egileak eta publikoa elkartzeko balio baitute.

Azaroaren 17an (ostirala), 19:00etan, “Istorioak jokatzearen artea” izenburua duen mahai-ingurua egingo da, Michael Santorum, Mar Marcos eta Josué Monchán-ekin. Larunbatean, hilak 18, Michael Santorum eta Josué Monchánek 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Istorioak jokatzen” lantegia emango dute, 10:00etatik 13:00etara.

Azaroaren 24an (ostirala), 19:00etan, bi hitzaldi izango dira; batetik, “Bideojoko surrealistak: Bedtime Digital Games-en kasua” Isabel Cano Pérezena, eta “Bideojokoak eta beste diziplina artistiko batzuk: munduak nola uztartu, saiakeran hil gabe” Arturo Monederorena. Larunbatean, hilak 25, Isabel Canok “Pixel Art” lantegia emango die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.

Mahai-inguruaren eta hitzaldien sarrera librea da. Lantegiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, leku mugatuak baitira. “Pixel Art” lantegian parte-hartzen dutenek tableta edo ordenagailu eramangarria erabil dezakete (Aseprite edo GIMP programa instalatuta dutelarik).

Izen-ematea:

Dagoeneko eman daiteke izena lantegietan, Montehermoso kulturunean, 945.161.830 telefonora deituz edo info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz. Informazio gehiago: ikus programa.

Fotos

Vídeos