http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Montehermosok 'Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea' zinema-zikloa hartuko du

Montehermosok 'Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea' zinema-zikloa hartuko du

Donostia Kulturaren eta Euskal Filmotekaren lankidetzarekin antolatutako zikloak gizarte futuristak ditu gaitzat; abenduaren 14an hasiko da, Blade Runner filma proiektatuz, eta apirilaren 25era arte iraungo du

SERGIO EGUÍA

Datorren asteazkenean, abenduaren 14an, 19:30ean, “Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea” izeneko zikloa hasiko da, Montehermoso kulturuneak Donostia Kulturaren eta Euskal Filmotekaren lankidetzarekin antolatua. Zikloari hasiera emateko Ridley Scottek zuzendutako Blade Runner (1982) proiektatuko da. Estíbaliz Cantok gidatzen duen Kultura Sailak Montehermosoren ikus-entzunezkoen arloa indartzeko egin duen beste apustu bat da.

Apirilaren 25era arte luzatuko da zikloa, eta 10 saio bilduko ditu. 1927. urtetik 2003. urtera bitartean egindako hamar film proiektatuko dira, zeinek oso modu desberdinetan heltzen baitiete distopien munduari.

Era askotako filmak hautatzea izan da asmoa, bai jatorriari bai ekoitzi ziren garaiari dagokienez. Gainera, gero eta hedatuagoa eta hurbilagoa dugun distopiaren kontzeptura egin duten hurbilketa hartu dugu kontuan, batik bat XX. mendearen lehenengo erdian sakonetik heltzen hasitako gaia izan baitzen bi mundu gerrek utopiei azkena eman ondoren.

Lan hauek emango dira:

Abenduak 14 Blade Runner (1982). Ridley Scott. AEB. 117′

Abenduak 20 Metrópolis (Metropolis, 1926). Fritz Lang. Alemania

Urtarrilak 24 Rebelión en la granja (Animal Farm, 1954). John Halas, Joy Batchelor. Erresuma Batua

Urtarrilak 31 El proceso (Le Procès, 1962). Orson Welles. Frantzia-Italia-AEF

Otsailak 7 El señor de las moscas (Lord of the Flies,1963). Peter Brook. Erresuma Batua

Otsailak 21 Lemmy contra Alphaville (Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution, 1965). Jean-Luc Godard. Frantzia-Italia

Martxoak 7 Fahrenheit 451 (1966). François Truffaut. Erresuma Batua

Martxoak 21 El dormilón (Sleeper , 1973). Woody Allen. AEB

Apirilak 11 1984. Michael Radford. Erresuma Batua

Apirilak 25 El tiempo del lobo (Le Temps du loup, 2003). Michael Haneke. Frantzia-Austria-Alemania

Sarrera librea lekuak bete arte / Proiekzioak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelerazko azpitituluekin.

Informazio gehiago: http://www.montehermoso.net

Distopia eta zinema

Distopia (RAEren arabera): Etorkizuneko gizarte baten fikziozko errepresentazioa, giza alienazioa eragiten duten ezaugarri negatiboak dituen gizarte batena.

Distopia terminoak –politikari eta ekonomista britainiar John Stuart Mill-ek 1868an sortua– fikzio bat ematen digu aditzera. Fikzio horrek xehetasunez deskribatzen du gizarte futurista bat, zitala berez, non aurrerabide sozialean, teknologikoan, moralean jarria dugun sinesmena zeharo suntsituko baitute era guztietako gehiegikeriek eta abusuek, progresua lortu nahian aurrera eramandakoek… Hala eta guztiz ere, fikzio distopikoak ez dira bakarrik beren egileen irudimenak sortuak: deskribatzen duten etorkizun izugarria oraingoak eta egiazkoak diren ideiak edo arazoak denboran estrapolatzean datza, eta beraz, gure oraina ikuspegi kritiko batez aztertzeko balio digute.

H. G. Wells, George Orwell, Aldous Huxley, Karel Čapek edo J. G. Ballard bezalako idazleen legatutik abiatuta, ahalmen handiko diskurtso distopikoa eraiki du zineak artearen arloan izan zituen hastapenetatik oso gai polemikoei heltzean: autoritarismo politikoa; desberdintasun sozialak; autokrazia ekonomikoa; teknologiak giza bizitzan duen eragina; kulturaren degradazioa; sentimenduen galera; beldurra gerra nuklearrari, ingurumenaren narriadurari, menderatze ideologikorako tresnatzat erabilitako indarkeriari… Ahalmen handiko diskurtso bisual batez baliatu diren filmen unibertso trinko eta erakargarri honetatik itzal handiko zinemagile ugari igaro izan dira, haien artean, Fritz Lang, Ridley Scott, Stanley Kubrick, Jean-Luc Godard, Orson Welles, François Truffaut eta Peter Brook, batzuk aipatzearren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos