http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz sariak

SERGIO EGUÍA

Banatu dira haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak banatu dizkie diplomak Udalak antolatzen duen sariaren irabazle Miren Agur Meabe eta Aitor Aranari. Bide batez, Udalbatzak Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako erakunde-adierazpena irakurri du.

Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea, eta 9.000 euro jaso ditu Lola Moral eta Sergio Garciaren Alicia et le jeu de l’oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa. Gazte literaturaren alorrean, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren El grito de la mariposa lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua. Sari horrek ere 9.000 euroko diru-zuzkidura du.

Euskara Zerbitzuaren arduradun Iñaki Prusilla zinegotziak itzultzaileek euskarazko literaturari egiten dioten ekarpena aitortu nahi izan du. “Hauei esker nazioarteko literaturako lanik onenak gure hizkuntzan, euskaraz, gozatzeko aukera dugu” adierazi du.

Karlos del Olmo Serna, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalá, Isabel Etxeberria Ramirez, Ramón Etxezarreta Aizpuru eta Usoa Wyssenbach Ibarrak osatu dute epaimahaia. Miren Agur Meaberen lanean testuaren “naturaltasuna” eta “freskotasuna” balioetsi dituzte, eta hizkuntza “bizia, aberatsa eta gozagarria” erabili izana. Aitor Aranaren itzulpenari dagokionez, hala adierazi du epaimahaiak: “estilo zuzen, biluzi eta lehor batez idatzita dago jatorrizkoa, eta itzulpenak ederki asmatu du ezaugarri horiek euskarara ekartzen”.

‘Vitoria-Gasteiz’ sariak banatzearekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako erakunde-adierazpena irakurri da. Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak eta talde politiko guztien ordezkariek hartu dute parte: Blanca Lacunza (PP), Ane Aristi (EH Bildu), Estíbaliz Canto (PSE), Juan Cerezuela (Ahal Dugu) eta Oscar Fernández (Irabazi). Gasteizko Udalak HAKOBAk aurten landutako testuarekin bat egin du, zeinaren esteka ondoren eransten baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos