http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteiz miniaturazko sukaldaritzaren hiriburu bilakatuko da

Gasteiz miniaturazko sukaldaritzaren hiriburu bilakatuko da

80 sukaldari baino gehiago arituko dira martxoaren 8tik 14ra bitartean Miniature Pintxos Congress biltzarraren V. edizioan

SERGIO EGUÍA

Miniature Pintxos Congress biltzarraren bosgarren edizioa Gasteizen egingo da, martxoaren 12tik 14ra bitartean, eta Argentina izango da herrialde gonbidatua. Miniaturazko sukaldaritzaren eta pintxoen biltzarrak zazpi egunetara luzatuko du iraupena, eta iazko egoitza den Europa biltzar-jauregiari beste leku batzuk batuko zaizkie: Iradier Arena, Azoka plaza (Abastos fundazioa) eta hiriko zenbait jatetxe.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartu du ekimenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatu Cristina González, Vital Fundazioaren zuzendari Josune Albizu eta Biltzarraren antolatzaile Rubén González sukaldariarekin batera.

2018koa urrats garrantzitsua izan da miniaturazko sukaldariari buruzko biltzarra sendotzeko bidean: laurogei sukaldari profesional baino gehiago hurbilduko dira Euskadiko hiriburura, parte hartzeko programatutako hitzaldi, erakustaldi, afari, lehiaketa eta jarduera ludikoetan. Webgune ofizialean eskuragai dago Miniature Pintxos Congress biltzarraren egitarau osoa (gaztelaniaz), bai eta jardunaldi profesionaletan zein ludikoetan parte hartzeko izen-emate orriak ere: www.miniature.eus

2018ko Miniaturek egitarau bikoitza eskainiko du: Batetik, 'Miniature, Araba eta arabarrak', egitarau ludiko eta sozial bat egingo da martxoaren 8tik 12ra bitartean; ekimenen artean, nabarmentzekoak dira Miniature femeninoa, Miniature Iron Chef, Miniature Kids eta “pintxo-barrarik handiena”, Gasteizko zenbait lekutan. Bestetik, Miniature Pintxos Congress jardunaldi profesionalak, martxoaren 12tik 14ra bitartean Europa biltzar-jauregian egingo direnak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos