http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

13 milioi euro, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak eraberritzeko

13 milioi euro, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak eraberritzeko
Borja Agudo

'Auzokizuna 2020' izeneko planaren helburua gune jakin baten eraldatze soziala aurrera eramatea da

IZASKUN MOYANO

Bilboko Udalak 2017an 13 milioi euro inbertitu ditu guztira Bilbo Zaharra, Frantzisko Deuna eta Zabala auzoen eraberritzean. 2012tik 2016ra bitartean burututako auzoen arteko plana 'Auzokizuna 2020' delakoak ordezkatuko du, non datozen bost urteetan 75 milioi euroko aurrekontua inbertitzea aurreikusten duten. Honen bidez, gune jakinaren eraldaketa soziala aurrera eramango dute. Izan ere, udala buru izango den proiektu berri honek hainbat auzoren garapena bermatzeko 140 esku hartze baino gehiago egiten dituzte.

Momentuz, urtea bukatu baino lehen 64 lehentasunezko ekintza burutzeko asmoa dute. Badirudi, ez zaiela asko kostatuko lan taldea handia baitago helburu hauek betetzearen alde jo eta ke lanean. Arlo sozial, kultural, ekonomiko, auzolan, politiko eta teknikoko 250 kide dira 'Auzokizuna 2020' izeneko proiektuaren parte. Guztien hitza aintzat hartuz, proposatutako proiektuen %71 aurrera eramatea erabaki dute.

Horrez gain, auzokideen paper garrantzitsu izango dute prozesu honetan. Giza langileak, dendariak, instituzio ezberdinetako teknikari edo politikariak, osasuneko langileak, etab- i… parte hartzea bermatuko zaie. Honetarako proiektua aurrera era efizientearen eramaten ari direla egiaztatu beharko dute 'jarraipen comité' batean. Hauek urtean behin ala birritan batuko dira prozesuaren ebazpena egiteko eta helburuak betetzen ari ote diren egiaztatzeko.

Orain arte burututako ekintzak sei arlotan banatuta daude: Bizikidetzan esku hartzea, familiekiko babesa, kulturaren sustatzea, lana sortu eta ekonomia haztea, ingurumena zaintzea eta oro har guzti honekin auzoaren balantze positiboa lortzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos