Borrar

Mikel Zarate Haur Literaturako IX. Sarira aurkeztu nahi?

Epea apirilaren 30ean amaituko da

Elcorreo.com

Miércoles, 7 de febrero 2018, 22:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren bederatzigarren edizioa antolatu dute Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, eta «euskal kulturaren alde lan itzela» egin zuen Lezamako idazlea gogoratzeko. Interesdunek lanak aurkeztu ahal izango dituzte apirilaren 30era arte.

Joan den urtean saria irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, eta 2016an Xabier Olasok eskuratu zuen, 'Erraldoiak' lanari esker. Aurreko edizioetako irabazleen artean daude Asier Mendoza, 2010ean ('Beste gu'); Julen Gabiria, 2011n ('Nire aita ikusezina da'); Gaizka Arostegi, 2012an ('Urrezko orrazia'); Irati Bediaga, 2013an ('Beldarren hegaldia'); Patxi Zubizarreta, 2014an ('Mundua baloi batean'), eta Arrate Egaña, 2015ean ('Patioan').

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lehen Hezkuntzako ikasleek euskaraz sortutako kontakizunak aurkez ditzatekete, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita aurkeztu behar dira lanak: gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe. Horiekin batera gutunazal itxi bat bidali beharko da, kanpoan idazlanaren izenburua eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adieraziz eta nortasun agiriaren fotokopia sartuz. Idazlanak helbide honetara igorriko dira: 'Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama'.

Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, aldiz, maiatzaren 31 izango da. Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleek osatuko dute epaimahaia. Sari bakarra emango da: 3.000 euro (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile eskubideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios