http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mikel Laboa eszenatokietara bueltatu da Deloreanen eskutik

Delorean taldea./E. C.
Delorean taldea. / E. C.

Abeslariaren kantak Zarautzeko bandaren hurrengo diskoaren abiapuntu dira. Asteburu honetan, BIME jaialdian emango duten kontzertuan entzun ahal izango da

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

'Sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak'. Edo halaxe zioen behintzat Mikel Laboak. Gure sustraiak, arbasoak eta iragana zaindu behar ditugun arren, etorkizuna baztertzeak ez dakar gauza onik. Atzekoa kontuan izan, baina aurrera begira. 'Izarren hautsa' kantaren esaldi honek Pasaiako abeslari ospetsuaren hurrengo lanaren giltza emanten du. Nahiz eta, argi dagoenez, berarena ez izan. Zarautzko Delorean taldeak musikariari omenaldi bikaina egin dio. Orain arte, laukoteak bira berezi bat egin du, baina laster bere lanaren ikuspuntu desberdina argitaratuko du. Aurreratzea nahi dutenek asteburu honetan bertan izango dute BIME jaialdian.

Azaroan argitaratuko duten diskoaren sorrera proposamen batek bultzatu zuen. Laboari omenaldi bat egin zioten Donostian eta antolatzaileek Deloreaneko kideen parte-hartzea eskatu zuten. Hasierako ezustea gainditu ostean, baietz esan zuten eta 'Txoria txori' abestiaren egileak ibilbidea aztertzen hasi ziren. Zarautzko laukoteak melodia elektronikoak ditu gogoko. Antza denez, erritmo dantzagarri horiek ez dute zerikusirik abeslariaren konposaketekin. Baina Laboak bazuen alde 'ilun' eta konplexuagoa. 'Lekeitioak' izeneko esperimentuak dira horren eredua. 2008an hildako artistari musikak eskaini dezakeen posibilitate guztiak arakatzea gustatzen zitzaion.

Artistaren estiloaren ikerketaren ondorioz sortu zen 'Mikel Laboa' diskoaren errepertorioa. Estudioan grabatu dituzten abestiak kontzertu berezietan taularatu dituzte dagoeneko, beraz, BIME jaialdiko ekitaldia ez da nobedadea izango. Hala ere, ikusle kopurua oso nabaria izango da, eta euskal entzuleek izugarri gozatuko dute ziurrenik. Izan ere, argitaratutako lehenengo abestiaren kritikak oso onak izan dira. 'Kantuz' lanak zazpi minututan bertsio desberdina eskaintzen digu. Laboaren ahots bereizgarriak pisu handia duen arren, Delorean bandaren esentzia ere nabaria da. Emaitza nahasketa txundigarria da.

Azaroaren 15era arte itxaron ezinean bazaude, asteburu honetan bertan zure desioak asetu ahal izango duzu BIME jaialdian emango duten kontzertuarekin. Larunbat honetan (20.45ean) Deloreanek bere pop elektronikoa eskainiko du euskal musika tradizionalaren ahotsari nagusitasuna emanez. Taldeko kideen ustez, bizirik egongo balitz, Laboak haien lan berria txalotuko luke. Eta zuk?

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos