http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Miguel Trilloren 'Afluencias. Costa Este-Costa Oeste' erakusketa Montehermoson ikusgai irailaren 24ra arte

SERGIO EGUÍA

24ra arte, Miguel Trillo artista eta argazkilariaren “Afluencias. Costa Este-Costa Oeste” erakusketa ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian.

Kultura, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi Estíbaliz Cantok eta egileak berak aurkeztu dute gaur erakusketa.

Trillori tribu urbanoen argazkilari deritzote, lau hamarkadatan buru-belarri aritu baita azpikultura undergroundeko gazte mugimenduak dokumentatzen.

2014an, Kultura Ministerioko Museoen Zuzendaritza Nagusiak “Afluencias. Costa Este-Costa Oeste” erakusketa aurkeztu zuen Tabakalera izandakoaren aretoetan, Javier Díezek komisariatua. Horrek Miguel Trilloren ibilbidea biltzen du, eta 2010-2014 aldian egindako “Costa Este-Costa Oeste” koloretako seriearekin burutu zen.

Proiektuak hiru kontinentetako hirietara (Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca, New York eta Los Angeles) eraman zuen, eta lan horixe ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko ur-biltegian irailaren 24ra arte.

Guztira 80 argazki dira, konforme ez dagoen eta “kontran” dabilen gazteria baten lekuko, garaia, jatorria edo ideologia edozein delarik, estetika komuna sortu eta mundura identitate globala islatzeko gauza baita. Miguel Trillok Gasteizen egiten duen lehen erakusketa indibiduala da.

Javier Díez —erakusketaren komisarioa—, Begoña Torres, Almudena Cruz Yábar eta Gerry Badgerrek idatzitako testuak biltzen dituen katalogoak osatzen du erakusketa.

Fotos

Vídeos