http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Miguel de Molina al desnudo' lana, Campos Elíseos Antzokian

Ikuskizunaren kartela./
Ikuskizunaren kartela.

Angel Ruizek Malagako koplariarena egingo du Bilbon bihar arte

ELCORREO.COM

Artista batzuk ez dute inoiz euren magia galduko nahiz eta urteak pasatu. Hori gertatzen zaio Malagako Miguel Molina koplariari, zeina abangoardia eta tradizioaren arteko nahasketari esker, publikoa txunditzea lortu zuen eszenatokira igo zen bakoitzean. Hura hil eta handik ia 25 urtera, Ángel Ruiz aktorea haren paperean sartuko da 'Miguel de Molina al desnudo' obrako protagonista-lanak egiteko.

Campos Elíseos Antzokiak ohar baten bidez aurkeztu du lana. Félix Estaire zuzendariaren obra «iazko denboraldiko Kale Nagusiko ikuskizunik onena» bezala aitortu zuen kritikak, eta obraren helburua da «haren historia profesionalaren eta pertsonalaren errealitatea argitara ematea». «Argi eta garbi ezkertiar eta homosexuala zen Miguel de Molina, eta Espainiatik ihes egin behar izan zuen». Orain obraren idazlea eta antzezlea den Angel Ruizen eskutik itzuliko da pertsonaia horrek eszenatokira.

Ángel Ruiz aktoreak, protagonista onenaren MAX saria eskuratu zuen 2017an lan horri esker. Harekin batera, Cesar Belda piano-jolea arituko da uneoro eszenatoki gainean. Antzezleak ibilbide profesionalean antzerki musikaleko 75 produkziotik gora ditu, musikalen, operaren eta zartzuelaren artean.

Musika eta historia zati berdinetan batuko dira Miguel de Molina al desnudo obran, eta Campos Elíseos Antzokiko eszenatokian ikusi ahal izango da ostiraletik martxoaren 4ra arte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos