http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Midnight Boogie Weekend’, Gasteizko lehenengo soul eta R&B jaialdia

Kontzertuez gain, musika emanaldiekin batera egingo diren jarduera ugari daude egitarauan, hitzordu hori belaunaldien arteko musikaren inguruko topaketa izan dadin

I.AGOTE

.- Vital Fundazioak eta Helldorado Kultura Elkarteak Vitoria-Gasteizko lehenengo soul eta R&B jaialdia antolatuko dute azaroan. Musika aretoan bi gautan musika zuzenean izateaz gain, ‘Warming by the Devil’s Fire’ filmaren emanaldia, Paul San Martinen emanaldia Luis de Ajuria Aretoan edo, etxeko txikienei estilo hori hurbiltzeko helburuz, umeentzako musika-tailerra ere hartuko du barne ‘Midnight Boogie Weekend’ ekitaldiak azaroaren 23,24 eta 25ean.

‘Warming by the Devil’s Fire’ ekimenak soul musikaren zaleak diren gasteiztarren nahiak beteko ditu azaroaren azken asteburuan, hirian mota horretako musikarekin gozatzeko aukera gehiago eskiniz. 60 eta 70ko hamarkadetan indarrez iritsitako musika-mota, talde handien bitartez eta gazteek estatu Batuetara eta Ingalaterrara egindako bidaietatik ekartzen zituzten diskoen bitartez, soula eta R&Ba gospeletik hurbil dauden soinuetatik funk edo jazzera iritsi arte hedatzen da, rhythm & bluesetik igarota.

Hiru egunetan zehar, Vital Fundazioa eta Helldorado Kultura Elkartearen arteko lankidetza, musika gau bi eta hainbat jarduera uztartuko dituen egitarauan islatuko da, hitzordu hori belaunaldien arteko musikaren inguruko topagunea izan dadin.

Egitaraua

Azaroaren 23ko, osteguna, 19:30ak dira ‘Midnight Boogie Weekend’ ekitaldiaren oihala altxatzeko aukeratutako unea. Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan (Alaba Jenerala, 7) saio bikoitza egingo da. ‘Warming by the Devil’s Fire’ filmaren emanaldiaz hasiko da, The Blues, by Martin Scorsese’ telesaioaren markoan ekoiztua. Charles Burnett zuzendariak, tronpeta jotzaile beteranoa eta W.C. Handy-ren jarraitzaile sutsuak, gazte bati buruzko kontakizuna aurkeztuko digu. Gazte hori bere familiarekin elkartuko da Mississippin, 50eko hamarkadaren erdi aldean eta belaunaldien arteko tira-birak biziko ditu gospelaren soinu zerutiarren eta bluesaren deabru intzirien artean. Tartekatu diren musika zatien artean Bessie Smith, Dinah Washington, Muddy Waters, Ida Cox, Willie Dixon, Lightnin´ Hopkins, Victoria Spivey eta Sonny Boy Williamsonen emanaldiak daude.

Filmaren ostean, piano eta ahots emanaldiak formatu txikian, Paul San Martinen eskutik, itxiko du lehenengo jardunaldi hori. Aretoko jesarlekuak bete arte izango da sartzeko aukera.

Hurrengo egunean, musika zuzenean izango da gaualdi osoko protagonista Helldorado aretoan. 22:00etatik aurrera, Rolando Bruno argentinarrak eta TT Syndicate portugaldarrak irekiko dute gaua. Aipatutakoez gain, DJak ere izango dira, Bilboko Birdy eta TT Syndicate taldeko Nuno eta Pedro. Sarrera-txartelek 14 euroko prezioa izango dute bazkideentzat, 16 eurokoa aldez aurretik erosiz gero, eta 18 euro aretoko txarteldegian bertan erosiz gero.

Azaroaren 25eko, larunbata, egitaraua arratsaldean hasiko da Kordoi Etxean, Vital Fundazioaren egoitza (Aiztogile, 24). Julián Maeso teklatu jotzaile ospetsuak haurrentzako musika-tailerra emango du 18:00etatik aurrera. Tailer horretarako izen-ematea dohain da partaideentzat eta laguntzaileentzat eta Kordoi Etxean bertan egin daiteke bihartik, urriak 27, aurrera.

Gauean sartuta, Toledoko The Blackbirds eta Madrileko Tito Ramírezen ostean, Erresuma Batutik datorren Tim Smithers eta Madriletik datorren ISB Lester DJak arituko dira. 22:00etan hasiko da saioa, Helldorado aretoan, eta sarrera-txartelek 14 euroko prezioa izango dute bazkideentzat, 16 eurokoa aldez aurretik erosiz gero, eta 18 euro aretoko txarteldegian bertan erosiz gero.

Era berean, Uritiasoloko industria-poligonoan kokatutako aretoan egingo diren zuzeneko musika-saio bietara joan nahi dutenek, www.helldorado.net web orriaren bitartez eros ditzakete abonuak, 23 euroko prezioan bazkideek eta 25 euroan bazkide ez direnek.

Fotos

Vídeos