http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Metroak urteko marka lortu zuen ostegunean, 328.997 bidaiarekin

Athletic-Hertha Berlin futbol partida, sasoi honetako erosketak eta eguraldi ona izan ziren emaitzaren eragile nagusiak

ELCORREO.COM

Metro Bilbao konpainiak urteko bidaiarien marka lortu zuen ostegunean, azaroaren 23an, egun bakarrean 328.997 balioztatzera helduta. Athletic-Hertha Berlin futbol partida, sasoi honetako erosketak eta eguraldi ona izan ziren emaitzaren eragile nagusiak. Dena den, kontuan hartu behar da ez dela kontu erraza halako markak apurtzea nahiz eta halako ekitaldiak eman eta, beraz, kontuan hartzekoa da ostegunean erregistratutako datu hori.

Zehazki, garraio enpresak ostiral honetan jakinarazi zuenez, geltokirik erabilienak hauek izan ziren ostegunean: San Mames, 31.194 balioztatzerekin, Moyua (23.571), Indautxu (23.551), Zazpi Kaleak (22.228) eta Abando (21.195).

Modu honetan, urtarrilaren 1etik azaroaren 23ra bitartean 78.617.761 bidaia zenbatu dira Bilboko metroan, iazko garai berean baino 1.249.050 (%1,61ko igoera), orduan 77.368.711 izan baitziren.

«Igoera esanguratsua da, are gehiago 2016 bisurtea izan zela kontuan hartuta. Horregatik, Metro Bilbaok gaur arte emandako zerbitzua iaz baino egun bat gutxiago litzateke. Kokatzeko, gogoratu Metro Bilbaok egunero 300.000 bidaia erregistratzen dituela», azaldu dute erakundeko arduradunek.

Bestalde, Metro Bilbaok gogoratu du gau osoko zerbitzua emango duela abenduko hurrengo bi ostiraletan, 15ean eta 22an. Hortaz aparte, zerbitzu berezia izango da ere Gabon Gauean eta Urte Zahar gauean, jendea etxekoekin eta lagunekin bildu ohi dela-eta izaten diren joan-etorri ugariak errazteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos