http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Metodo zientifikoa

Emakume gehiago graduatzen dira eta emakume gehiago doktoratzen dira eta, hala ere, lidergo-postuen %20a baino ez da beraiena

Zientzialari batzuk, lan egiten./DV
Zientzialari batzuk, lan egiten. / DV
TXANI RODRÍGUEZ

Zientziarekin lotutako karrera gehienak lau urtekoak dira, baina emakumeok mende oso bat daramagu karrera horiek bukatzeko; eta oraindik ez ditugu amaitu. Gizarteak hainbat kreditu ukatzen dizkigu emakumeoi oraindik. Hori dela eta, zientzia-emakumezkoek eta gizonezkoek ez dituzte, denbora berberan, helburu berberak lortzen. Datu esanguratsu bat: emakume gehiago graduatzen dira eta emakume gehiago doktoratzen dira eta, hala ere, lidergo-postuen %20a baino ez da beraiena. Kultura Zientifikoko Katedrak bideo bat zabaldu du diskriminazio izugarri hori salatzeko. Nobel Sariak eredu hartu dituzte bideoan agertzen diren emakume zientzalariek eta gogorarazi digute, Fisika arloan, 205 gizonek lortu dutela saria, eta bi emakumek; medikuntzan, 202 gizon sarituak izan direla, eta hamabi emakume; eta kimikan 174 gizon, eta lau emakume. Zergatik? Hargatik? Ez, arrazoi bakar bat dago: diskriminazioa. Zientzia arloan ere, izugarrizko maila zuten hainbat eta hainbat emakume baztertu dituzte gizonek Historian zehar.

Ingalaterran, 1861ean, Victoria Erreginak dolu-aldiaren arauak finkatu zituen: senarra hiltzen zenean, emazteak hiru urteko dolua errespetatu behar zuen; aldiz, emaztea hiltzen zenean, senarrak hiru hilabeteko aldi bat baino ez. Zergatik? Hargatik, esango zuen Erreginak. Nork daki, esango nuke nik, aho bete hortz. Baina horrelako diskriminazioaren arrazoiak beti daude gizartean jokamoldeetan imbrikatuta. Egun, 'hargatik' esateak ez du inolako baliorik. Arrazoimenak superstizioari eta zentzugabekeriari irabazi zien bataila orain dela asko.

Zientziak metodo zientifikoarekin erakutsi du diskriminazio horren existentzia: datuak, zenbakiak, zifrak eman dizkigu. Orain alkimia behar dugu, guztion artean lortuko den alkimia: bidegabekeria horren kontzientzia hartu eta neurriak bilatzen dituen alkimia. Formula magikorik ez dago, justizia da behar duguna. Hori da alkimia bakarra. Zugarramurdiko garaiak atzean geratu ziren betiko, eta zientziak gauza asko erakutsi dizkigu: emakumezkook gizoznekoak bezain kapaz garela, besteak beste.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos