http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Merlí' irakaslearen telesaila ETB-1era heltzear dago

'Merli' saioko aktoreak./E. C.
'Merli' saioko aktoreak. / E. C.

Katalunian sortutako saioa euskaraz gozatu ahal izango da igandero

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

'Merlí' izeneko irakaslearen irakaspenak ETB-1era ailegatuko dira igande honetan, gaueko 21.00etan. Irakasle honen bizitzan oinarritutako telesaila hiru egun barru estreinatuko da Euskal Herrian. Izan ere, programa hau TV3k sortu zuen eta katalanez grabatuta dago hango aktore eta ekoizleekin. Bertan izandako arrakastaren ondorioz, La Sextak erosi zuen gaztelaniaz eman ahal izateko.

Telesailak irakasle baten eta bere ikasleen arteko harremanak kontatzen ditu. Filosofiako gai desberdinak landuko dituzte saioko atal bakoitzean eta ikasleek irakaspen horiek haien egunerokotasunean jarraitzeko aukera izango dute. Merlík gela barruan pentsamendu librea sustatuko du hori egiteak arazoren bat ekarriko badu ere. Izan ere, ikastetxea hankaz gora jarriko du.

Ikusleek pentsamendu korronte desberdinak ezagutuko dituzte nerabe talde baten arteko erlazioak garatzen diren bitartean. Merlí irakasleak berak institututik kanpo dituen harremanak ere garatuko dira igandero ETB-1ek emitituko duen telesailean. Kate publikoak adierazi duenez, EiTBk saioko hiru denboraldiak erosi ditu.

Netflix plataforman

Héctor Lozanok sortu eta idatzitako programa hau oso arrakastatsua izan da. La Sexta eta Izan ere, hiru denboraldi grabatu dira eta duela hilabete batzuk Netflix plataforma digitalak kapitulu guztiak erosi zituen atzerrian ere hedatu ahal izateko.

'Merlí' saioak lortutako arrakasta dela eta, atal guztiak hizkuntza desberdin batzuetara itzuli behar izan dira. Katalanetik euskaratzea ez da erraza izan. Hilabete luze batzuko lana egin da elkarrizketa guztiak moldatzeko eta hizkera arruntara egokitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos