Borrar

Merkataritzan dihardutenentzako euskara ikastaroak, Bilbon

Ekimenaren xedea da hiriko merkataritza arloko euskara normalizatzea sustatzea eta bultzatzea eta euskararen presentzia areagotzea

elcorreo.com

Domingo, 1 de octubre 2017, 23:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiri euskaldun baten aldeko apustuarekin darrai Bilboko Udalak, sektore guztietan euskara erabiltzea sustatuz, eta horrela, merkataritza sektorea ere euskaraz bizi dadin eta euskaraz lan egin dezan, Biribilko euskara ikastaroak eskainiko ditu ikasturte honetan ere, hiriko merkataritza sektorean diharduten pertsonei zuzenduta.

Bilbao Dendak plataformarekin, HABErekin (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta euskaltegien sarearekin elkarlanean eta Siadecoren laguntzarekin antolatu ditu ikastaroak Bilboko Udalak. Ekimenaren xedea da hiriko merkataritza arloko euskara normalizatzea sustatzea eta bultzatzea eta euskararen presentzia areagotzea.

Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Aitor Elizegi Bilbao Dendak elkarteko presidenteak eta Jon Arrugaeta Siadeco ikerketa elkartearen zuzendariak aurkeztu zuten aurreko astean Biribilko programaren eskaintza berria.

Agerraldian nabarmendu zutenez, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik dauden sektoreetan garrantzitsuenetakoa da merkataritza Bilbon. «Inbertsiorako hiri erakargarria izatea, enplegua eta aberastasuna sortzen dituen hiria izatea, eta nortasunari eustea garrantzitsuak dira gure hiriak etorkizunari begira identifikatuta dituen lau erronketan, eta, hain zuzen, nortasunari eusteko euskarak berebiziko garrantzia du», azaldu zuten.

Horrela, aurreko edizioetan bezala, Biribilkoren eskaintzan euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroak eta hobetzekoak sartuko dira. Ikastaro bakoitza 90 ordukoa izango da, eta izena emateko baldintza bakarra Bilboko merkataritzako lokal batean lan egitea da.

Izena emateko epea irailaren 11n hasi zen eta ostiralean, urriaren 6an, bukatuko da. Euskaltegietan eta www.biribilko.eus web orrian eman daiteke izena, 'Heziketa' atalean dagoen formularioa beteta; atal horretan bestelako materiala ere eskaintzen da: Internet bidez norbere kontura ikasteko baliabideak, sareko hiztegiak eta material didaktikoa.

Ikastaroen ordutegiak saltokien ordutegiei egokitzen zaizkie, alegia, goizean goizetik, dendak zabaldu aurretik, 08:00etatik 09:30era, edo, bestela, bazkalorduan, 14:15etik 15:45era.

Bilboko Udalak eta HABEk diruz laguntzen dituen Biribilko programako ikastaroak euskaltegi hauetan ematen dituzte: Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, Indautxu AEK, Juan Mateo Zabala, Lizardi AEK, Matxintxu AEK, Santutxuko AEK eta Ulibarri euskaltegia.

Biribilko programaren eta ikastaroen gaineko informazioa www.biribilko.eus web orrian aurki daiteke. 'Hizkuntza Baliabideak' atalean dohainik sar daiteke sareko itzultzaile automatikoetara, merkataritzako errotuluetara, hiztegietara eta euskarazko oinarrizko esamoldeetara, baita merkataritzan ohikoak diren dokumentuetara eta lan euskarrietara ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios