http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendiko Lagunak elkarteak XXXI. Gorobel Ibilaldia egingo du azaroaren 5ean

SERGIO EGUÍA

Mendiko Lagunak elkarteak XXXI. Gorobel Ibilaldia antolatu du azaroaren 5erako. 07:30ean abiatuko dira Amurriotik. Ibilbideak 36 kilometro izango ditu, eta leku hauetatik igaroko da: Amurrio, Babio, Izoria, Etxaurren ermita, Maroño errepidea, Madaria, Atatxa ataka, Ungino, Eskutxi, Portillo los Lobos, Somo, Goizale Aterpea, Senda Negra, Lendoño Behekoa eta Mendaika. Gero, berriz Amurriora itzuliko dira.

Ibilaldi Txikia ere egingo da, 08:30ean aterata; autobusez aterako dira Amurrioko plazatik Maroñora, eta ibilbideak 23 kilometro izango ditu. Ibilbide luzearen bide bera egingo dute, baina Maroño-Madaria errepidetik aterata. Urriaren 17tik azaroaren 2ra, zabalik egongo da Internet bidez izena emateko epea, helbide honetan: www.mendikolagunak.eus. Mendiko Lagunak elkarteko kideek 5 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 7 euro. Beste urte batzuetan bezala, martxari buruzko arte-lehiaketak egingo dira: argazki-lehiaketa, mugikorrarekin ateratako Facebookerako argazkiena, film laburrena... Parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izena ematea edo martxan parte hartzea. Originaltasuna, irudiaren kalitatea eta edizioa hartuko dira kontuan.

Mendi-jardunaldiak

Azaroaren 17, 18, 19, 24 eta 25ean, Mendiko Lagunak elkarteak Mendi eta Natura Jardunaldiak egingo ditu Katekesian, 19:30ean. Bertan izango dira Iker Madoz alpinista eta eskalatzailea, Salva Rodríguez abenturazalea (munduari bira eman dio bizikletaz), Luis Arrieta eta mendi-eskiari buruzko haren film labur ikusgarriak eta Juanjo Hidalgo historialaria, gugandik hurbil dauden mendietako antzinako aztarnategien berri emateko. Jende gehiago ere izango da bertan, baina oraindik berresteko daude.

Fotos

Vídeos