http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendi Astea hasiko da bihar Arrigorriagan

Goi-mailako protagonisten eskutik bost hitzaldi eskainiko dira herriko Lonbo Aretoan hilaren 16ra bitartean

ELCORREO.COM

Mendi Astea antolatuko du Padura Mendi Taldeak Arrigorriagako Udalaren laguntzarekin azaroaren 8tik 16ra bitartean. Goi-mailako protagonisten eskutik bost hitzaldi eskainiko dira herriko Lonbo Aretoan 20:00etatik aurrera.

Hasteko, Gerardo Marquínezen 'Annapurnas: al pie de la Divinidad' hitzaldia eskainiko dute azaroaren 8an, asteazkenean. Ondoren Javier Torreiroren 'Georgia, trekking por el Cáucaso' mintzaldia egongo da hilaren 10ean, ostirala.

Azaroaren 13an, astelehena, Alex Txikonen txanda izango da, euskal mendizaletasunaren gaur egungo zutohialetako bat. Bertan, Everest mendira igotzeko neguko azken abenturaren berri emango du. Lemoaztarrak amore eman behar izan zuen, eta ezin izan zen munduko sabaiaren tontorrera iritsi martxoan, baina sendotasun eta baretasun ikasgai bat jaso zuen han goian.

Hurrengo egunean, azaroaren 14an, asteartea, Krzystof Wielicki mendizalearen unea iritsiko da Lonbo Aretoan, eta 'Mi elección' hitzaldia eskainiko du. Poloniarrak asko dauka esateko; izan ere, planetako 14 mendirik altuenak igo zituen bosgarren gizona izan zen 1996. urtean. Gainera, betiko ibilbideetatik kanpo egin zuen, eta horietako hirutan ibilbide berriak irekitzen joan ahala iritsi zen tontorretara. Bestalde, beste hiru neguan egin zituen (Everest, Kangchenjuga eta Lhotse, lau altuenetatik hiru) eta bi bakar-bakarrik.

Mendi Astearekin amaitzeko, José Luis Boo etorriko da eta Lonbo Aretoko ikusleak Argentinako lurraldeetara eramango ditu 'Aconcagua: el Centinela de Piedra' hitzaldiaren bitartez.

Fotos

Vídeos