http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonentzako programa, Arrigorriagan

Antolatzaileek gogoratu duten bezala, helburua «ondoez emozionala murriztea eta udalerriko zaintzaileen nahiz euren senideen bizi-kalitatea hobetzea da»

ELCORREO.COM

Zainduz programa jarriko du abian Arrigorriagako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Mendekotasuna edo desgaitasuna duten senideak zaintzen dituzten Arrigorriagako pertsonei zuzendutako programa da; helburua «ondoez emozionala murriztea eta udalerriko zaintzaileen nahiz euren senideen bizi-kalitatea hobetzea da», antolatzaileek gogorarazi dutenez. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Sailak doako zenbait zerbitzu eskaintzen ditu.

Arreta psikologikoa emateko taldera joan ahalko dira zaintzaileak; astelehenetan egingo dira bilerak, 10:45etik 12:30era, 15 egunik behin, udal-euskaltegian. Bertan, familiarteko zaintzan aditua den psikologo baten laguntzarekin, zaintzen dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak emango dira.

Halaber, nolabaiteko narriadura kognitiboa duten pertsonentzako psikoestimulazio-tailerrak martxan jarraitzen du. Hauxe da tailerraren helburua: mendekotasuna duten pertsonen narriadura kognitibo (memoria, kalkulua, hizkuntza, etab.) funtzionala zein sentsoriala atzeratzea eta, aldi berean, zaintzaileei atseden unea izateko aukera eskaintzea. Ostiralero egingo da, 10:30etik 12:00etara, Arrigorriagako erretiratuen eta pentsiodunen etxean.

Azkenik, hainbat ikastaro antolatuko dira urtean zehar eta zaintzaileen premiak aintzat hartuta ezarriko dira jorratuko diren gaiak. Izan ere, ikastaro horien helburua haien bizi-kalitatea hobetzea da eta egunean-egunean erabiltzeko tresnak zein baliabideak eskainiko dira horretarako.

Programan parte hartu ahal izateko honako baldintzak bete beharra dago: Arrigorriagako herritarra izatea eta senide bat zaintzea eta izen-ematea Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Urgoiti pasealekua, 55-1) edo telefonoz egitea (944 020 205).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos