http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Memoria eta artea uztartuko dituzte asteburuan Gernikan

'Gorputz Gramatikalak' programa antolatuko dute bihar eta etzi bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzen den urtean

ELCORREO.COM

'Gorputz Gramatikalak' programa antolatuko dute Gernikan bihar eta etzi bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzen den urtean eta Arte eta Bakearen VII. Topaketen barne. Gernika Gogoratuz zentroko, Bakearen Museoa Fundazioko eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeko arduradunek azaldu dutenez, 'Gorputz Gramatikalak' parte hartze prozesu bat da eta helburu nagusia ekintza artistikorako eta memoriarako espazio bat sortzea da, bakearen eraikuntza, erreparazio sinbolikoa eta erresistentzia baketsua irudikatuz, toki zein mundu mailan.

«Graffitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile etagaleristekin esperientziak partekatzeko aukera izango dugu, esku hartzeplastiko eta bisualen bidezko topaketa honetan. Hiriko artearenesparruan murgilduko gara, memoria, salaketa eta erresistentziaekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartzeko», azaldu dute antolatzaileek.

Horrela, egitaraua bihar hasiko da, Elai Alai aretoan. Inaugurazioa 09:30ean izango da, eta ondoren, 'Historia, eboluzioa eta espazioa Hiriko Artean' saioan parte hartuko dute Laura Garcia-Borreguero antropologa sozial eta kultur arloko ikertzaile independente bilbotarrak eta Daniel Muñoz Cacereseko artistak.

Jarraian, 12:00etan,'AgroArte eta Rap musika, erresistentzia eta memoria gisa' saioan, Wilmar Botina (Botin) AgroArte taldeko koordinatzailea eta Luis Fernando Alvarez (El Aka) komunako nekazari eta AgroArte taldeko rap musikaria ariko dira. Medellinekoak (Kolonbia) dira biak.

Goizeko saioa bukatzeko, 12:30etik 14:30era, 'Gizartea, sareak eta arte merkatua' saioa eskainiko dute Juan Pablo Orduñez (mAwa) artista eta ikertzaile bilbotarrak, Igor Rezola (Dizebi) graffiti egile, artista eta ikertzaile itsasondoarrak eta Sergio Garcia Bayon SC Gallery + Art Managementen sortzaileak (Bilbo).

Arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, 'Gorputz Gramatikalak' tailerra egingo da. Gorputzaren prestaketa landuko da Kolonbiako AgroArte taldearekin eta 'Zapalduaren Antzerkia' izeneko metodologian aditua den Birgit Fritz austriarrarekin.

Performance sinbolikoa

Gainera, larunbatean,, 10:00etatik 14:00etara, 'Gorputz gramatikalak' performance ekintza sinbolikoa egingo dute AgroArte kolektiboko Jhonantan Steven Ruiz (Ghido Mc), Luis Fernando Alvarez (El Aka), Hugo Andres Alvarez (El Metano Mc), Wilmar Botina (Boti), Sandra Milena Alvarez eta Maria Jose Pizarrok.

Bukatzeko, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, hip hop eta rap kontzertua izango da, AgroArte kolektiboaren, Maria Lopezen (Laize), Betto Snay-ren eta Big Thier-en parte hartzearekin.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos