http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Meatzaritzari buruzko Foroaren zazpigarren edizioa izango da gaur Bilbon

«Meatzaritzaren, hidrokarburoen eta energiaren alorretan ospe handia duten pertsonek parte hartuko dute» Bilboko Ingeniaritza Eskolan ospatuko den ekitaldian

Meatzaritzari buruzko Foroaren zazpigarren edizioa antolatu du gaur Bilboko Ingeniaritza Eskolak. Sektorearen egoera aztertzen duen urteroko hitzorduak XXI. mendeko meatzaritzari buruzko debatearen erdian jarriko du berriro Bizkaiko hiriburua. Eskolako Meatze Ingeniaritzako Sailak antolatzen du debaterako foroa, eta Euskadiko eta beste sei autonomia erkidegotako agintariak hurbilduko dira bertara: Nafarroa, Kantabria, Errioxa, Gaztela eta Leon, Asturias eta Katalunia. Bertaratzea librea eta doakoa da, leku guztiak bete arte, baina beharrezkoa da izena ematea, cristina.aviles@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Meatzaritzari buruzko Foroa 2010ean sortu zen, meatzaritzako jarduera zabaltzeko eta meatzaritza sektoreko unibertsitatearen, administrazioen, erakundeen, ustiatzaileen eta teknikarien arteko urteroko topaleku bilakatzeko. Zazpigarren edizioan aditu azpimarragarriak elkartuko ditu. «Meatzaritzaren, hidrokarburoen eta energiaren alorretan ospe handia duten pertsonak dira. Euren hitzaldietan, sektore horietako berrikuntza nagusiak azalduko dituzte», adierazi du Cristina Avilések, Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Saileko irakasle eta Meatzaritzari buruzko Foroaren zuzendariak.

Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan (Abandoibarra, 3) izango da foroa eta aurreko edizioetan bezala, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren laguntza izango du. Goizeko 09:30etik aurrera, erakunde, lege, enpresa eta unibertsitate alorretako adituak elkartuko dira bertan. Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, eta Cristina Avilés, Meatzaritzari buruzko Foroaren zuzendariak, inauguratuko dute Meatzaritzari buruzko Foroa.

Hitzaldiei hasiera emango die Carlos López Jimenok, Madrilgo Meatzeen eta Energiaren Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko (ETSI-UPM) katedradunak, Meatzaritza ustiapenen plangintza estrategikoaren oinarriei eta aplikazioei buruzko hitzaldiarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos