http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

MassChallenge Biscay start-up enpresen lehiaketan izena emateko epea ireki dute

Deialdia itxi ondoren, hautaketa prozesu bat irekiko da 25 start-up aukeratzeko

ELCORREO.COM

MassChallenge Biscay 2018 lehiaketan izena emateko epea otsailaren 13ra arte ireki dute. Lehiaketa Bizkaiko Foru Aldundiak eta munduan erreferentea den Bostoneko MassChallenge enpresa azeleragailuak antolatzen dute, eta start-up enpresei zuzenduta dago, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere lehiaketak fase batzuk ditu. Deialdia itxi ondoren, hautaketa prozesu bat irekiko da 25 start-up aukeratzeko. Martxoaren erdialdean, 25 start-up horietatik 15 aukeratuko dira, lau egunez proiektuen azeleraziorako tailer trinko bat egiteko Bostonen. Maiatzean azken kanporaketa egingo da, mundu mailako finalaurrekora pasatuko diren start-upak hautatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Masschallengek 2015ean sinatu zuten hitzarmenaren emaitza da MassChallenge Biscay. Hitzarmenaren helburua da Bizkaiko ekintzaileak munduko aukeren zentro nagusiekin lotzen dituen sare iraunkorrak sortzea.

Orain arte, Bizkaiko 100 start-up enpresek baino gehiagok hartu dute parte lehiaketan. Guztien ustez, lehiaketa «ekimen interesgarria» da bere fase guztietan. Horrela, Vostok Electric start-up enpresa, hainbat fase gainditu ondoren, Israelgo MassChallenge azelaragailuan egon zen zenbait hilabetez, eta esperientziari buruz adierazi du MassChallengen parte hartzea lagungarria izan dela beren enpresa ezagutarazteko eta proiektua azkarrago garatzeko.

Gainera, programari esker, inbertsoreak ezagutu dituzte, eta Vostok mota guztietako pertsonen aurrean eta maila globalean aurkeztu ahal izan dute. Bestalde, giro dinamikoan lan egitea eta beste start-up batzuekin batera egon eta esperientzia berdinak izatea «oso lagungarria eta motibatzailea» dela adierazi dute.

Temas

Bizkaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos