http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Maskaren mozorro festa ospatuko dute asteburu honetan Barakaldon

Udal Musika Banda eta zortzi fanfarrek hartuko dute parte desfilean eta jantzi originalenek sariak jasoko dituzte

IZASKUN MOYANO

Otsailean gaude eta Euskal Herria jai giroan murgilduta dago. Inauteriak ospatzen ari dira nonahi eta Barakaldon ez dira gutxiago izango. Festak astebete iraungo du eta hainbat izango dira udalerrian antolatuko dituzten ekintzak. Ostiral honetan adibidez, Euskal Inauteria eta Gazte Inauteria ospatuko dituzte. Dantza taldeko kideek euskal inauteri tradizionalak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dute. Arratsaldean ordea, nerabeek Taranbolori ongi etorria emango diote musika eta dantza giroan murgilduta.

Larunbatean egun nagusia izango da. Hots, XXIX. Maskaren Mozorro Desfilea antolatu duten jaieguna. Herritarrek, zortzi fanfarre eta Udal Musika Bandarekin batera, herriko kaleetan zehar dantzatuko dute. Txoko guztiak kolore eta poztasunez bete nahi duen lagun orok ostirala baino lehen izena eman beharko du. Parte hartzaileen artean 7,250 euro 13 saritan banatuko da. Beste batzuen artean, mozorro onena, karroza eleganteena edota maskara originalena sarituko dira.

Geroago, 19:30ak inguruan, Inauteri festa egongo da herriko plazan, eta DJ baten musika dantzagarriak animatuko du giroa. Halaber, gorputza mugitzen ari diren guztien artean txokolate beroa banatuko da. Igandean ordea, jaiok bukatu egingo dira, Tranbolori agur esanda. Kalejira goibela burutu ondoren hileta bat antzeztuko dute. Ondoren, Deabru Beltzen ikuskizun piroketnikoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Barakaldon inauteri jai handiak ospatzen dituzte, baina inguruko auzoetan ere ongi pasatzeko ekintzaren bat edo beste antolatzen dituzte. Gurutzetan adibidez, jaitsiera erraldoi tradizionala burutuko dute, eta parte hartzaileen artean 1,300 euroko banatuko dituzte, hainbat saritan. Horrez gain, berrikuntza gisa, Inauterietako Postre Tradizionalen Lehiaketa egongo da datorren otsailaren 13an.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos