http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

‘Martxoak 3’ ekintza programa Zuian

Erakusketa, dokumental emanaldia eta Carlos Carnicero Herreros historialariaren hitzaldi bat Bea-Murgia Etxean, asteburu honetan

SERGIO EGUÍA

Memoria Historikoa errekuperatzeko egiten duen lanaren barruan, ‘Martxoak 3’ ekintza programa antolatu du Zuiako Udalak, ‘Asociación Víctimas 3 de Marzo-Martxoak 3 Elkartea’-ren eta Arabako Foru Aldundiaren lankidetzan.

Bea-Murgia Etxean (Murgian) egingo dira ekintzak gaur bertan, abuztuaren 31, hasiko dira. Arratsaldeko seietatik aurrera, ‘Massacre in Vitoria’ filme dokumentala proiektatuko da. Bertan, 1976an Gasteizen gertatutako hilketaren berri ematen da. Emanaldian elkarteko kide batzuk izango dira, besteak beste, Nerea Martinez Aranburuzabala eta Andoni Txasko.

Filmaren buakaerarekin bat, jarraian, inauguratuko egingo da ‘Martxoak 3 grebatik sarraskira. De la huelga a la matanza’ erakusketa. Hau irailaren hirura arte, 18:00 etatik 21:00era ikusgai egongo dena, hain zuzen ere.

Azkenik bihar, irailaren 1ean, 19:30etan Carlos Carnicero Herrerosek, historialariak eta ‘La ciudad donde nunca pasa nada: Vitoria 3 de marzo de 1976’ liburuaren egileak, hitzaldi bat eskainiko du. Carnicero, Errioxan jaioa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Bere lan nagusiak Frankoren garaietan Araban izandako gertakariei eta ideiei buruz idatzita dago.

Fotos

Vídeos