http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Marrazteko teknika berriak ikasi nahi? Hurbildu zaitez Berreginen Museora

Pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere eta matrikula urtarrilaren 5era arte egin ahal izango da

Marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere Berreginen Museoak, eta 2017-2018 ikasturteko bigarren hiruhilekoko ikastaroetarako matrikula egiteko epea ireki du jada.

Matrikula urtarrilaren 5era arte egin ahal izango dela informatu dute museoko arduradunek. Zehazki, jakinarazi dutenez, ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira ikastaro horietan.

Era berean, beste hainbat alderdi landuko dira kurtsoan. Besteak beste, marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak edo beste prestakuntza zentroetarako sarrera probak prestatzea. Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari dago zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta aukera ezinhobea izango da horren inguruko teknika eta nobedade berriak ikasi ahal izateko.

Ikasturteko bigarren hiruhilekoko ikastaroak urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra bitartean izango da. Klaseek bi orduko iraupena izango dute eta matrikularen prezioa 95 eurokoa izango da hiruhilekoko.

Bestalde, pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren. Matrikulak Berreginen Museoan bertan bete ahal dira. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos