http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Manhattan Short film laburren jaialdiaren proiekzioak izango dira gaur, Bilbon

Bilboko zinezaleak beraien botoekin irabazlea aukeratuko duten zazpigarren aldia da aurtengoa

ELCORREO.COM

Manhattan Short film laburren jaialdiko proiekzioak izango dira gaur Bilbon. Jaialdi honetan ikusleek aukeratzen dute irabazlea, eta munduko 250 hiri baino gehiagotan aldi berean egiten dira proiekzioak. Bilboko zinezaleak beraien botoekin irabazlea aukeratuko duten zazpigarren aldia da aurtengoa, 20 edizio beteko dituen jaialdian.

Edizio honetarako aukeratutako hamar film laburren proiekzioa Arte Ederren Museoan izango da, 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina aretoaren edukiera mugatua denez, info@simplecomunicacion.com helbide elektronikora idatzi beharko da sarrera lortzeko. Emanaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari, Bilboko Udaleko Kultura Sailari eta FAS zineklubari esker egingo da.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 'One Week, One World, One Festival' goiburuak laburbiltzen du Manhattan Short jaialdiaren filosofia. Astebetean, munduko hainbat aretotan, edizio honetako hamar film labur finalisten emanaldiak antolatuko dira, eta publikoa izango da irabazlea aukeratuko duena. Horretarako, ikusle bakoitzak boto-txartel bat jasoko du emanaldira sartzen denean, eta proiektatutako film laburren artean film eta aktore gogokoenari eman beharko dio botoa.

Proiekzioa bukatutakoan txartelak jaso eta zenbaketa egingo da. Bozketaren emaitza posta elektronikoz bidaliko da Manhattanera. Mundu osoko boto guztiak zenbatu ondoren, film labur irabazlearen izena urriaren 9an jakinaraziko da, New York hirian, www.mahattanshort.com orrialdearen bidez, 10:00etan.

Modu honetan, 100.000 zinezale baino gehiago batuko dira berriz ere 11 egunetan zehar Manhattan Short jaialdiaren 20. edizioa ospatzeko. Guztira, jaialdiak 1.615 parte hartzaileren lanak jaso ditu, 75 herrialde desberdinetatik. Era berean, hamar finalistek genero zinematografiko ugari ordezkatzen dituzte, hala nolas komedia, drama, bildurra, zientzia fikzioa, animazioa eta arte martzialak. Gainera, finalista guztiak Oscar sarien aukeraketarako sailkatuko dira, eta beraz, izendapena jasotzeko aukera izango dutela automatikoki.

Hurrengo film hauek diar aurtengo hamar finalistak: 'Do no harm' (Zeelanda Berria), 'Just go!' (Letonia), 'Behind' (Espainia), 'Mare Nostrum' (Siria), 'Fickle Bickle' (AEB), 'Viola, franca' (Italia), 'Hope dies last' (Erresuma Batua), 'In a nutshell' (Suitza), 'Perfect day' eta (Espainia) eta '8 minutes' (Georgia).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos