http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mañaria ibaiaren gainean dagoen eraikin bat eraitsiko dute Durangon

Hortaz aparte, Montevideo kaleko zubia ordezkatuko dute

ELCORREO.COM

Mañaria ibaiaren gainean Ullibarri kaleko 23an dauden etxebizitza eta lokalak eraisteko eta Montevideo kaleko zubia eraitsi eta berri bat eraikitzeko lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten atzo URA, Uraren Euskal Agentziak, eta Durangoko Udalak. Erakunde bakoitzak 425.000 euro inbertituko ditu lanotan 2018 eta 2019 artean.

Durangoko Udalak eraikinaren eraisketa proiektua egingo du, zubia ordezkatzeko proiektua idatziko du URAren ikuskapenarekin, eta lanak abiarazteko beharrezko lurzoruak Uraren Euskal Agentziaren esku utziko ditu. Bestalde, URAk bere gain hartuko ditu udalak diseinatutako eraikinaren eraisketa proiektuan zehazturiko lanak eta Montevideo kaleko zubiaren eraiste eta ordezkatze lanak.

Hitzarmenean jasotako lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengoan, Uribarri kaleko 23an dauden etxebizitza eta lokalak eraitsiko dira. Mañaria ibaiaren gainera eraiki ziren horiek, eta, jabari publikoa okupatzeaz gain, ibaiaren egoera ekologikoa kaltetzen dute. Eraiste eta kentzeko lanoi esker, ibai tarte hori hein batean leheneratuko da. Orobat, segurtasun hidraulikoa handituko da, estaldura buxatzeko aukera kentzen delako, eta, hortaz, hiri eremu batean ur lamina hazaraztea. Eraispena mailaz mailakoa egingo da.

Bigarren fasean, egun eraikinaren alboan den Montevideo zubia eraitsiko da, eta zabalera handiagoko zubi berria eraikiko da, ibaia hazita datorrenean urari bidea askeago uzteko. Izan ere, egungo zubiak ur emaria oztopa dezake ur askoko sasoietan, eta, ondorioz, zubitik ibaian gorako tartean ur lamina hazarazi eta ohiko ibilgutik ateratzea ekar dezake. Kontuan izanda zubia hirigunetik doala, eta lanok ibaiaren ibilgutik abiatu beharko direla, behin behineko ur bideratze bat egin beharko da uraren bidea aldatzeko eta makinak zubia eraisten hasi ahal izateko.

Bi aldeek nabarmendu dutenez, lanek ibai tartearen egoera zeharo hobetuko dute, beren beregi gainean eraikitakoa kendutakoan. Gainera, nabarmen populatutako eremu batean ibilguari ahalmen hidrauliko handiagoa emango zaio.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos