Borrar

Durangoko Musika Hamabostaldia Ara Malikian biolinistaren emanaldiarekin hasiko da gaur

Beste bi kontzertu izango dira azaroaren 5ean eta 12an

elcorreo.com

Martes, 31 de octubre 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko herriko Musika Hamabostaldiaren 28. edizioa antolatu dute Durangoko Udalak, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak eta Musika Eskolak. Hiru kontzertu izango dira gaur eta azaroaren 5ean eta 12an, eta lehen emanaldia Ara Malikian biolinistak emango du, Landako gunean.

Biolinista libanoarrak 'Biolinaren historia izugarria', bere azken proiektua aurkeztuko, munduan zehar «izugarrizko arrakastarekin» ibili den egitasmoa dena.

Berrogei disko baino gehiago grabatu ditu Malikianek eta hainbat ikuskizunen ekoizpenean hartu du parte, musika klasikoa nahiz herrikoia jende mota guztiei hurbildu eta beste kultura batzuetako musika barneratzeko helburuarekin. Gaurko kontzerturako sarrerak 35 euroko kostua izango du.

Doako kontzertua

Hortaz aparte, hamabostaldiko bigarren kontzertua azaroaren 5ean izango da, 19:00etan, Andra Mariaren basilikan. Doakoa izango da eta ikus-entzuleek Donostiako Orfeoia eta Gerardo Rifon organista elkarrekin entzuteko aukera izango dute.

Azkenik, hirugarren eta azken emanaldia azaroaren 12an izango da, 19:00etan, San Frantzisko elizan. 'Ecos de OIz' izenburuko emanaldiak kontzertu-hitzaldi formatua izango du, eta 'Erromantizismo eta Nazionalismo musikala Durangon' izango da gaia. Nerea Aizpurua biolontxelo jotzaile durangarrak bere ikerketa lana aurkeztuko du.

Aizpuruak moldaketa bat egin du Valentin Mº de Zubiaurrek biolontxelo eta orkestrarako idatzitako 'Ecos de Oiz' obrarekin biolontxelozeta pianoz interpretatzeko. Doakoa den kontzertuan, moldaketa hori entzuteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta Durangoko Ander Berrojalbiz biolinista izango da hizlaria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios