http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Goi mailako kirolariei zuzendutako Basque Team 2018 Bekak eskatzeko epea zabalik da

Kirol egokituaren bekaren zenbatekoa kirol ez egokituaren bekaren pare jarri da

ELCORREO.COM

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2018. urteko goi mailako kirolarientzako Basque Team bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik eta hilabeteko epean amaituko da. Oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu dira eta osorik kontsultatu eta deskarga daitezke basqueteam.eus/becas webgunean.

Beka hauen helburu nagusia da Basque Team markapean diharduen fundazioaren eginkizunari dagokion goi mailako euskal kirola sustatzea. Laguntzak kirol ez profesionalari zuzenduta daude nagusiki, batez ere kirol modalitate olinpiko eta paralinpikoei, kirol ez olinpikoak ere onartzen diren arren.

Basque Team Fundazioak jakinarazi duenez, bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte, besteak beste, zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, coaching, goi mailako kirola uztean laneratze prozesuan emandako sostengua, eta irudi eta komunikazio zerbitzuak. Gainera, kirolariez gain, derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere Basque Team laguntzak eska ditzakete.

Lehen aldiz, kirol egokituaren bekaren zenbatekoa kirol ez egokituaren bekaren pare jarri da, bai kirol olinpikoari bai kirol ez olinpikoari dagokionez.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketetan), maila absolutuan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos