http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

'Magic Fly Experience' ibilbide elkarreragilea gaurkotu du Getxoko Turismo Bulegoak

Ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilearen bertsio gaurkotua eskaintzen du

Aurreko ostiraletik Getxoko Turismo Bulegoak Magic Fly Experience ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilearen bertsio gaurkotua eskaintzen du. Ekimena 2016ko martxoan jarri zen martxan eta, ordutik, arrakasta handia izan du.

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duenez, ekimen horren helburua «turistek eta bisitariek Getxon bizitzen duten esperientzia hobetzea da, itsas pasealekuan zehar topa daitezkeen interesgune nagusien interpretazioa errazten duen zerbitzu osagarri bat eskainiz, Bizkaia Zubia eta Portu Zaharra lotzen dituztenak, udalerriko baliabide turistiko nagusiak, hain zuzen ere». Zerbitzu berria da, esan du Uriartek, teknologia berrietan oinarritua, besteak beste, Getxon turistek eta bisitariek egiten dituzten batez besteko egonaldiak luzatzea helburu duena, hain zuzen.

Erabiltzailearentzat errazagoa

Bertsio berriak ibilbidearen alderantzikagarritasuna aurreikusten du, hau da, turistei eta bisitariei aukera ematen die Bizkaia Zubian edo Portu Zaharrean hasteko, bereizi gabe (orain arte noranzko bakarrean egiteko aukera zegoen bakarrik). Halaber, zerbitzuaren erabilgarritasuna hobetu da, erabiltzailearentzat errazagoa eta intuitiboagoa izateko eta hobekuntza teknikoak ezarri dira zerbitzuaren erabileraren dautak hobeto ezagutzeko.

Horretarako, ibilbidearen hasieran eta amaieran dauden totemak ordezkatu dira. Modelo berriek informazio gehiago eta intuitiboagoa izateko aukera eskaintzen dute. Era berean, ibilbidean dauden aztarnei presentzia gehiago eman dizkiete turistek eta bisitariek ibilbidearen zati bat direla eta ibilbidearen edozein tokitik has daitezela errazago uler daitezen. Horretarako, horien diseinua hobetu da, egungo lokalizazio batzuk aldatu dira eta altzairu markotan jarri dituzte.

Bizkaia zubia eta Portu zaharra

Magic Fly Experience-aren helburu nagusia da Bizkaia Zubiaren inguruetan bereziki, eta bigarren maila batean Portu Zaharrean, biltzen diren bisitariak eta turistak animatzea inguru bi horiek lotzen dituen itsasertzetik ibiltzera eta haietaz gozatzera, informazioa, irudiak eta bideoak eskainiz.

Zerbitzua dohainik da, lau hizkuntzatan eskaintzen da (gazteleraz, euskaraz, ingeleraz eta frantsesez) eta urte osoan erabil daiteke, edoizen ordutan. Bakarrik behar dute QR kodeak irakurtzeko duen smartphone bat eta, ibilbidearen hasieran dagoen totem-an lehenengo kodea irakurri ordutik aginduak jarraitu ibilbidean zehar dauden aztarnak aurkitzeko, inguruneari buruz eta eskuragarri dauden baliabideei buruz informazio gehigarria eskainiko dituztenak.

Ekimena ezarri zen lehenengo fasean, 2016ko martxotik urrira bitartean, ibilbidearen 23.753 bistaratze izan ziren (hasierako helburua 10.000 bistaratze lortzea izan zen). Erabiltzailearen %26k (6.100) emandako aztarnaren bat helmugan ikusi zuten.

Fotos

Vídeos