http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

MagialdiAraba hasiko da hamaika emanaldi harrigarriekin

Pobesen hasiko da, bihar, sorpresaz beteriko ibilbidea, Imanol Ituiño magoaren eskutik, eta ibilbide hori Zurbaon bukatuko da, hilaren 10ean

ELCORREO.COM

Ona den magia truko bat erakusten digutenean harrituta geratzen gara. 2017 honetan, Vital Fundazioarekin duen hitzarmenari esker, hamaika herritara hurbilduko da magia ikuskizun ibiltaria, probintzia osoko hogeita hiru eskari jaso ostean.

Herri bakoitzean, 18:00etatik aurrera, magia-tailerrak egingo dira euskaraz, 7 urtetik gorako harrentzat, baita animazioa ere, hurbileko magiaz, kalean bertan edo tabernetan. Era berean, 20:00etan, magia ikuskizun bat egongo da, euskaraz edo gaztelaniaz, Imanol Ituñoren eskutik.

MagialdiArabaren ibilbidea:

17/08/31.
Pobes
17/09/01.
Done Bikendi Harana
17/09/02.
Lagrán
17/09/03.
Urizaharra
17/09/04.
Artziniega
17/09/05.
Aramaio
17/09/06.
Rivabellosa
17/09/07.
Treviño
17/09/08
Langraiz Oka
17/09/09.
Zambrana
17/09/10.
Zurbao (jarduera guztiak egingo dira goizez)

Hirugarren urtez jarraian izango da MagialdiAraba Magialdiaren abiapuntu ezin hobea. Magia jaialdi dagoeneko finkatu hau 2015ean hasi zen, Arabako Ilusionisten elkarteak Arabako Foru Aldundiarekin batera antolaturik Magialdiarabaren lehenbiziko edizioa; oraingo honetan, Vital Fundazioarekin batera patrozinaturik, are hamaika herritara ere eramango du lurraldean egiten duen ibilbidea.

Magialdiarabaren aurtengo edizioa bihar bertan hasiko da Pobesen, eta irailaren lehenengo 10 egunetan Done Bikendi Haranean, Lagranen, Urizaharrean, Artziniegan, Aramaion, Ribabellosan, Trebiñun, Langraizen, Zanbranan eta, bukatzeko, Zurbaon egongo da. Horietako bakoitzean, magia lantegiak izango dira, eta ondoren ikuskizun bana, Imanol Ituiño magoaren eskutik, txikienen eta nagusien lilura eta gozamenerako.

Fotos

Vídeos