http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lurraldebusek erabiltzaileentzako arreta zerbitzua hobetu du Loiuko aireportuan

Informazio txartelak gehitu dira, eta aurrez aurreko arreta bi pertsonarekin sendotu da zerbitzua

ELCORREO.COM

Lurraldebus sozietateak erabiltzaileentzako arreta zerbitzua hobetu du Loiuko aireportuan udako aldian. Hain zuzen, erraztu egin du Bilboko aireportua Donostiarekin eta Zarautzekin eta Eibar-Bergara-Arrasate gunearekin konektatzen duten autobusen informazioa, txartelen salmenta eta autobusetarako sarreren kudeaketa.

Gainera, informazio txartelak gehitu ditu, eta aurrez aurreko arreta bi pertsonarekin sendotu du. Neurri berriak uztailaren hasieran abian jarri ziren eta ordu erdiko maiztasunei gehitzen zaizkie.

Aireportuaren kanpoaldean, Lurraldebusen geralekuaren zutoinean, informazio seinale berriak jarri dira, eta zerbitzuen ordutegia, maiztasuna eta lineen prezioa, txartelak erosteko makinaren kokalekua eta Lurraldebusen erabiltzailearentzako arreta zerbitzuaren telefonoa (900 300 340) adierazten dituzte. Informazio txartelak lau hizkuntzatan daude (euskara, espainiera, ingelesa eta frantsesa), eta berritu egin dira, tiketak kreditu txartel bidez erosteko makinaren kokalekua adierazteko.

Barrualdean, bi pertsona arduratzen dira bidaiariei tiketak erosteko makina erabiltzen laguntzeaz -kreditu txartelekin eta Mugi txartelarekin soilik funtzionatzen du-, erosketak arintzeaz eta zalantzak eta izan daitezkeen gorabeherak konpontzeaz. Gainera, kanpoaldean, Lurraldebusen geralekuan, autobusen ondoan, beste pertsona batek kudeatuko ditu autobusetarako sarrerak eta sarbideak, erosteko makinara bideratuko ditu erabiltzaileak eta azken orduko tiketak saltzeaz arduratuko da arduratuko da -tiketa garaiz erosteko aukerarik izan ez dutenei edo tiketa eskudiruarekin erosi nahi dutenei-. Horrez gain, Lurraldebusen zerbitzu honi buruzko informazioa eta arreta emateaz arduratuko da.

Fotos

Vídeos