http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

55 lokalek parte hartuko dute Arabako Pintxoen Astean

Pintxo desberdinak aurkeztuko dira aurtengo edizioan./
Pintxo desberdinak aurkeztuko dira aurtengo edizioan.

Aurreko edizioan baino sei establezimendu gehiago izango dira

PAUL PICADO

Guztira 55 ostalaritza-establezimenduk parte hartuko dute Arabako Pintxoen Astearen bosgarren edizioan. Ekainaren 1etik 13ra izango da eta izena emandako lokal guztiek lehiatuko dute. Zuzeneko erakustaldia egingo dute pintxoak prestatzen.

Antolatzailea Miniature Experience erakundea izan da, eta Ruben Gonzalezek, erakunde horren ordezkariak, iazko edizioaren aldean beste sei lokal gehiagok eman dutela izena esan zuen ekitaldia aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Formatua ere aldatu da, izan ere, lehen, epaimahai profesionala lokaletatik joaten zen finalistak hautatzeko; orain, Iradier Arena esparruan bilduko dira parte-hartzaile guztiak, epaimahaiaren aurrean lan egiteko.

Epaimahai profesional batek azken fasera pasatuko diren 24 pintxoak aukeratuko ditu hasierako fase batean, eta azken fasea ekainaren 12 eta 13an izango da lehen aipatutako Gasteizko Iradier Arena esparruan. Hor bi saio egingo dira: alde batetik, asteartean, sailkatutako 24 pintxoak izango dira ikusgai goizez eta arratsaldez, eta horietatik 8 aukeratuko dituzte finalerako; bestetik, asteazken goizean, sari nagusiak banatuko dira lehen hiru sailkatuen artean: urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa.

Antolatzaileek telefono mugikorretarako aplikazio bat ere aterako du, pintxoen eta establezimenduen katalogoa ikusteko. Horrela, erabiltzaileek beren gomendioak egin ahalko dituzte.

Ruben Gonzalezek ekitaldi honen erakargarritasun turistikoa nabarmendu zuen, eta Araban gastronomiaren eta ardoaren inguruko kultura handia dagoela esan zuen. Bestalde, miniaturako janaria gero eta gehiago hedatzen ari dela aipatu zuen, eta horri esker, bisitariak hainbat produktu proba ditzakeela dosi txikietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos